Hemen dira iraileko sariak!

Irailean zehar PuntuEus fundazioak eskainitako poltsa, Arrikrutz kobak bisitatzeko sarrerak eta Harreman Dendako bidezko merkataritzako produktuz osatutako otarrea izango ditugu Goiena Klubeko bazkideen artean zotz egiteko.

Zozketan parte hartzeko:

Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp: Kluba [bazkide zenbakia] Poltsa / Arrikrutz / Otarrea 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.

Zorte on!

Hauek dira uztaileko sarien irabazleak!

Sariak jasotzeko moduak:


-Sari nagusia: zatoz Goienaren egoitzara irailaren 3tik aurrera.

-Arrikrutzeko sarrerak: Goiena Klubeko txartela erakutsita, bina sarrera izango dituzue bertako txarteldegian, hiru hilabetez.

-Harreman dendako otarrea: Goiena Klubeko txartela erakutsita, Arrasateko Eroski hipermerkatuan dagoen Harremaneko dendan jaso behar da otarrea.

-Jatetxeko otordua: zatoz Goienaren egoitzara bonuaren bila irailaren 3tik aurrera.

Zorionak guztioi!