Saskibaloia ikusteko hitzordu bikoitza

Betiko moduan, Baskoniak Buesa Arenan jokatuko dituen partiduetarako sarrerak dauzkagu Goiena Klubeko bazkideen artean zotz egiteko.

Alde batetik, otsailaren 2an, 20:30ean, Baskoniak eta Izar Gorriak jokatuko duten partidurako lau sarrera bikoitz.

Eta bestetik, otsailaren 4an, 20:30ean, Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko partidurako sarrerak.

Zozketan parte hartzeko (urtarrilaren 30era arte):
Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp: KLUBA Izar Gorria  [bazkidearen zenbakia]  edo
KLUBA Bartzelona [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude