Elgetako I. Monologo Mostrara joaterik nahi?

Goiena Klubeko bazkide bazara, oraindik denboraz zaude, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, izango diren azken bi monologo saioetarako sarrerak lortzeko.

Saio bakoitzeko lau sarrera zozketatuko ditugu (bi sarrera pertsonako)

Parte hartzeko, bidali SMSa KLUBA ESPALOIA 215800 zenbakira, bidali mezu bat kluba@goiena.com e-postara, deitu 943 25 05 05 telefonora edo WhatsApp-a bidali 688 69 00 08 zenbakira.

Ez ahaztu aukera guztietan zure bazkide zenbakia jartzeaz!

Animatu eta parte hartu!

Parte hartzaile guztien artean, zozketa egingo dugu eta irabazleen izenak, saioak gerturatu ahala emango ditugu jakitera GOIENA Paperean.

Zorte on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude