KULT 5.0
KULT 5.0 izenpean plataforma inteligente bat garatu nahi da
kulturgune eta kultura baliabideen promozio eta kudeaketarako. Kontsumo
kulturala handitzea du helburu, beti ere modu dinamiko, integral eta
parte-hartzailea izanik oinarria. Ikus-entzulea, agente kulturalak eta
artistak batu nahi dituen platafora bat da eta gizartea 5.0rekin bat
egiten duen estrategia, izan ere, kultura bultzatzea gizartea eraikitzea
baita.
KULT 5.0 ikerketa industrialeko proiektua da,
izan ere, teknika eta ezagutza berriak lortu nahi dira inteligentzia
artifiziala erabiliz. (Machine Learning, hizkuntza naturalak
prozesatzea, txatbotak…). Helburua da sorftware produktu berriak
sortzea, kulturarako sarrera eta kudeaketa errazteko.
Parte hartzaileak:
– Goiena: liderra, proiektuaren kudeatailea eta ikusentzunezkoetan eta komunikazio lokalean 20 urteko esperientziarekin.
– Kultiba: Kulturarekin zerikusia duten prozesuen kudeatzailea Euskal Herrian.
– GESMAE: enpresa teknologikoa.
Eta Euskal zientzia eta teknologia saretik:
– ISEA S.COOP. Erreferentziazko Teknologia zentroa informazio gizartearen alorrean.
GAMES
Merkatuan ez dagoen bideo-lapurpenak egiteko irtenbide berritzailea da GAMESSumarizatzera
heltzen dira soluzio gehienak, baina GMES-ek, informazioa esplotatzeaz
gain, teknologia semantikoa eta ulermenekoa gehituko dio proiektuari.
Metadatuak eratuko dira audio transkripzio automatikoak egiteko.
Bideo-laburpenak egingo dira irtenbide honekin bi teknika erabilita:
eraunsketaren bidez testu esanguratsuenak aterata, batetik; bestetik,
testu berriak aterata, baita transkripzioan atera ez arren ere.
Gaitegia, irudi esanguratsuenetatik etatik ateratako oharrak,
detektatutako objektu garrantzitsuak… gehituko zaizkio informazioari.
Bideo
berriak sortuko dira teknologia honekin eta gehituko zaizkio
azpidatziak, irisgarritasuna hobetzeko. Edukia ahots sintetizatu batekin
lokutatua izango da bai euskaraz eta bai gazteleraz.
Parte hartzaileak:
TOKIKOM S.L. (liderra)
CODESYNTAX S.L. Agente teknologikoa
GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA. KOOP.E. balidatzailea eta informazio emailea proiektuan.
Eta Euskal zientzia eta teknologia saretik:
Interakzio bisual eta komunikazioa oinarri duen VICONTECH berrikuntza enpresa.
BikoHITZ
BikoHITZ proiektuarekin lotru nahi da irtenbide berri eta berritzailearekin ahots natural eta adierazkorrak. Edozein hizkuntzatan lortu nahi dira ahotsok, teknika berrietan oinarrituta (End to End) kalitate, estilo eta adierazkortasun markadun ahotsak sortuz. Ahotsok, narratiban, albisteak automatikoki sortzean, hezkuntzarako materialean, bikoizketan… erabiliko lirateke. Googlek egin ditu lehen pausoak ingelesarekin, Tacotron deritzonarekin. BikoHITZekin ez da bakarrik ahots eredua (Acapela, Nuance Vocalizer…) salduko, prosodikoagoak eta emozioak barnebiltzen dituzten ahotsak egingo dira. Modelazioa karaktereen bitartez egingo da, eta horrela ez du zertan hizkuntzaren jakituriatik abiatu. Entrenamendurako ahots nahikoarekin, lortu nahi da: E2E ereduetan oinarritutako ahotsa plataforma bat, euskarazko korpusa konpilatzea helburu ezberdinetarako ahotsak lortuz (ahots narratiboak, informatibo eta dokumentaletakoak, adierazpen ahotsak, emozionalak… Hizkuntza gutxituetan ere teknologia hau aplikatu eta horrela plataforma handiei (Netflix, Amazon, HBO, Movistar+…) irtenbide egoki bat eskaini.
Proiektuaren liderra : GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA. KOOP.E.
Partaideak:
ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA S.L.
EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK S.L.
Eta Euskal zientzia eta teknologia saretik: Elhuyar fundazioa
Interakzio bisual eta komunikazioa oinarri duen Vicomtech berrikuntza enpresa.
IBAAS
Lainoan kokatutako plataforma bat garatuko da, BOT inteligenteak, informazioa ematekoak eta erabakitzen lagunduko dutenak zerbitzu moduan izango dituena. Honek lagunduko die enpresa eta administrazio publikoei modu erraz eta kostu egingarriekin komunikazio zerbitzu berriak eskaintzen. Bezeroak artatzeko modu berritzailea izango da, zuzenekoa, berehalakoa eta balio erantsi handikoa.
Partaideak:
– XUPERA: XXI. Liderra.
– GOIENA: Komunikazio Taldea. Komunikazioan adituak.
– MEI: Maila altuko hezkuntza zentroen kudeatzaileak.
– ARTEMAN: Marketin eta publizitate zerbitzuak eskaintzen dituena.
– BATURA MOBILE: TIC, Eskuko telefonoei zuzendutako enpresa, app garatzailea.
OLDARRA
Enpresa berri bate sorrera ekar lezakeen proiektua da, lainoan lan
egingo lukeena, edukiak sailkatuk, filtratu, eta informazio testuak ez
estrukturatu eta eleanitzaren bidez itzulpen automatikoak eginez
(Euskara-gaztelera).Partaideak:
– Goiena: liderra.
– Mondragon Unibertsitatea: Unibertsitatea eta ikerketa.
– ISEA: bitartekotzako enpresetako kudeatzaileak.- UZEI bitartekotzako enpresetako kudeatzaileak.
– GOI ESKOLA POLITEKNIKOA: Unibertsitatea eta ikerketa zentroa.