MUSAKOLARA OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ETORRI DIRA, OPARI ETA IDEIA BERRIEKIN!

Kaixo kaixooooo hemen gaude berriz ereeeeeeeeee!!

Gabonetan merezitako opor goxo batzuen ostean bueltan gaude gogo gehiagorekin, proiektu zahar eta berriei ekiteko asmoz eta auzoa xaxatzen jarraitzeko gogoz. 

Olentzerok eta Mari Domingik mahai jolas (Sits tranpazalea, Speed Cups,  Blokus, fantasma blitz…)eta bilar makil berriak ekarri dizkigute, eta beraiekin gabiltza buru belarri, jolas eta molaz.  Mahai jolasetan badauzkagu aditu eta aritu batzuk, bilarrean aldiz, ikasten gabiltza, batez ere, bilar bolak lurra ikutu ez dezaten. 

Etorri zaitezte gurekin arratsalde goxo eta dibertigarri bat pasatzera! Hemen itxarongo zaituztegu maitxiak! Patxo potolo bat! 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude