ERGUIN ITXURAZ ALDATZEN!

Urte berriarekin bat aldaketak heldu dira Erguinera. Gazte Txokoari itxura aldatzea erabaki dugu eta horretarako martxan jarri gara lanean! Ateak eta markoak margotzeaz gain, ordenagailu txokoa berriztu dugu, mahai berri batekin eta informazio kortxoa paretean jarriz.

Dakizuen bezala Erguinen kriston sukaldea daukagu, beraz, animatu gerturatzera eta egun desberdinetan errezeta desberdinak egitera.

Barruko parkourra egiteko asmoa ere badaukagu, beraz, zuen ideia guztiak ongi etorriak dira, denon artean kriston txokoa sortzeko!!

Hemen izango gaituzue zuen zai!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude