Erguinen ekintza ugari hiruhilekoa bukatzeko!

Erguineko Gazte Txokoan ere topera gabitz!! Azkenengo asteetan giro apartaz beteriko egun berezi batzuk izan ditugu. 

Balance bikeak konponduta daude jadanik eta auzoan zehar hauekin jolasean ibili gara. Lasterketa itzelak egin ditugu!! Gainera, rokodromoan ere gure indar eta abileziak probatu ditugu!

Sukaldaritza txapelketa ere izan dugu, bi taldek beraien pintxoak eginez eta pinpon-futbolin txapelketa izan dugu, musakolako gazte batzuen aurka. Oso arratsalde bizia izan zen!

Ikusten duzuen bezala ez gaude geldi Erguinen. Orain gaztetxoko barruan parkourra egiteko aukera dago, gutxinaka gazteekin batera nola egin diseinatzen egon gara eta proba desberdinak egiten gabiltza!

Lehenengo hiruhilabete hau bukatzen dihoa, baina azkenengo aste honetan etorri gurekin ondo pasatzera!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude