EDERTO ARITU GARA AUZOKO JAIETAN!

Gazteekin batera osatutako egitarau berritzaile eta oparoak arrakasta totala izan du.

BBT lasterketarekin eman genion hasiera festari. Parte hartzaileak ziztu bizian aritu ziren zirkuituan barna  eta bertaratu ziren lagun zein ikusleak indar handiz animatu zituzten

Ostean, 200 pertsonendako txokolatea prestatu eta parkera atera ginen hau banatzera. Jende mordo hurbildu zen maitasun handiz sukaldatu genuen gutiziaz gozatzera.

Txokolatadaren ostean, buru handien txanda iritsi zen. Jende mordoa elkartu zen gazte txoko inguruan eta ateak ireki bezain pronto ikaragarrizko jende erauntsi sortu zuten.

Egunari amaiera emateko, herri afaria egin genuen gazte txoko barruan. 30 pertsona elkartu ginen giro ezin hobean eta hainbat gaztek hezitzaile batekin batera prestatutako paella goxoa jan genuen. 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude