ERGUIN ALDAPAN GORA!!

Ekintza desberdinak egin ditugu egun guzti hauetan zehar. Sukaldaritza saioak atsegin ditugu, horregatik ostegunero errezeta desberdinak egiten ditugu!! Gainera proiektu bezala ohikoak ez diren errezetekin esperimentatzen hasi gara, eta hauek arbel batean diseinatzen ditugu!!

Bestalde, gure gazte txokoa atontzeko eta eguneratzeko asmoz mural berri bat egiten hasi gara. Egin nahi genuen marrazkia photoshop-arekin editatu eta pareta apaindu dugu.

Gainera pinponean ere asko ibiltzen gara eta baita mahai jolas desberdinetan ere.

Giro polita daukagu Erguinen, beraz, animatu eta etorri gurekin arratsaldeak pasatzera!!  

IMG_20170126_191355 IMG_20170126_191556 IMG_20170201_181849 IMG_20170201_190537

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude