Bikain dijoa 2017a Sanandresen

Gazteek gogoko duten musika talde baten murala egiten hasi gara gaztetxokoaren paretan batean. Murala amaitzean, arte lanari argazki elegante batzuk atera eta musika taldeari bidaliko dizkiogu.

Mugikorren erabileran inguruan hausnartzeko  tartea ere izan dugu urtarrilean zehar. Asanbladan elkartu eta irudi batzuen bitartez, erabilera egokiaren inguruko lanketatxoa egin dugu guztion artean, ondorio interesgarrietara iritsi dira gazteak.

Ordenagailu txokoaren instalazioa guztiz amaitu dugula aprobetxatuz, musika taldeen bideoklip zein film ezberdinak ikusten aritu gara. Sukaldean asko ibili gara eta etxeko lanak egiteko abagunea ere izan da gurean. Ikus dezakezuen bezala, Sanandresen ez dago aspertzeko aukerarik.

Aurrera begira jarriz gero, otsailean zehar sexualitatea lantzeko asmo daukagu.  Horrez gain, egun osoko txango bat antolatzeko asmoarekin ere bagabiltza.

20170124_185737 20170110_180347 20170112_181801 20170126_182000 20170118_181355

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude