Hiruhilabete bizia San Andresen

otxoa

Hiruhilabete honetan ez dugu aspertzeko aukerarik izan!! Gazteak gogotsu ibili dira eta gauza mordo bat egin ditugu.

Gune berriak sortu ditugu. Alde batetik ordenagailu txokoa txukun jarri dugu denon artean, ordenagailuarentzat altzaria egokitu eta ordenagailu berria instalatu dugu.altzairua

Horretaz gain, atzeko gelaren zati bat tailer bihurtu dugu. Bertan arotzgintza lan ezberdinak egin ditugu, mahai berriak eta armairu bat eraiki ditugu, baita eraikita zegoen sofaren muntaiarekin jarraitu dugu. Tailer hau gazte txokoaren instalakuntza lanak egiteko ere aprobetxatu dugu, adibidez lehen erabiltzen ez genituen kako batzuk moztu eta horman jarri ditugu.

kakuak-moztenkakuak-eleder

kakuak-bukatuta

apalak

 

 

 

 

 

 

Txoko honetan dagoen materiala erabiliz, pin pon palak eta sare bat eraiki dugu sormena erabiliz. Txukun txukun geratu da eta xoxik gastatu gabe gainera!!!

 

pinpon-palakpinpon-palak2

pinpon-1

Hiruhilabete honetan sortu dugun hirugarren txokoa, kirolarena izan da. Bertan, kirol material guztia elkartu eta eguneratu dugu. Gazte txokoan erosketak egiteko edo auzotik ibiltzeko erabiltzen ditugun bizikletak ere erabilgarri jarri ditugu.

bizikletakbaloiak-puzten

 

 

Hiruhilabete honetan ere udal euskategiko ikasle nerabeekin elkarlana egin dugu. Gazte txokoen proiektua azaldu zieten san andreseko erabiltzaileek eta ondoren merienda goxo bat egin eta mahai jolasetan aritu ginen.

euskaltegi-egoitzeuskaltegi-ireide

Beste elkarlan bat, Usaetxeko ludotekariekin egindakoa da. Bertako haurrekin ginkana bat egin zuten eta gurera etorri ziren pista batzuk bilatzera.

ludotekarien-bisita

Sukaldaritzak ere tartea izan du hiruhilabete honetan ere. Errezeta pila bat egin ditugu, krepak, pizzak, napolitanak, etab.

sukaldaritza

 

 

 

 

Bukatzeko eta ohikoa denez, asanblada bitartez funtzionatzen jarraitu dugu, beraien iritziak entzun, proposamenak jaso, kezkak partekatu, gatazkak konpontzen saiatu eta egitarauen berri eman. Askotan erreza ez bada ere, asanbladek fruitua eman dute azkenean! 


asanblada

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude