BANDERA JOLASA ARRAKASTATSUA!

Pasa den astean, hainbat ekintza ezberdin gauzatu genituen Arrasateko Gazte Txokoetan eta, ostegunean bandera jolas erraldoi bat antolatu genuen Musakola, San Andres eta Erguineko Gazte Txokoen artean.

Caja Laboraleko parkera abiatu ginen eta neguko freskurak berehala uxatu genituen alde batetik bestera korrika ibili ostean. Barre eta izerdi ederrak bota ostean, txokolate bero-bero bat hartzeko aukera izan genuen eta arratsaldeari amaiera goxoa eman genion horrela.

Ikusi, ikusi ze talde ederra batu ginen! Gora Arrasateko Gazte Txokoak!

img-20161208-wa0004

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude