Aste-bukaera jendetsua!

Aste-bukaera jendetsua izan da Erdiguneko gaztegunean, eta ekintzaz beterikoa:

Ostiralean, erdiguneak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatzen egon ginen, mahai jolasak, musika, futbolin… eta ekintza desberdin gehiago egin genituen.

Larunbatean, Erdigunean ezkutaketan ibili ginen, baita Wii-ra jolasten ere. Atzeko partean pelikula jarri genuen eta honetaz aparte, sofa bat montatzen ibili ginen. Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen. Sofa oraindik bukatu gabe dago, beraz animatu etortzen eta lagundu, oso ondo pasatuko dugu!

Igandean, Wii dance-ra jolasten ibili ginen, baita pelikula bat ikusten ere, egun euritsu batean plan ezin hobea! Botila erronka txapelketa ere egin genuen eta truko berri asko ikasi genituen.

 

Hona hemen argazki batzuk

dsc_0075 dsc_0076 dsc_0078

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude