Maritxu kajoi eta ekintzaz beteriko aste-bukaera!

Aste-bukaera desberdina izan dugu oraingoan. Ostiralean, Maritxu Kajoi zela eta, erdiguneko gaztegunea itxita egon zen, baiana Gaztetxokoak antolatutako argazki gynkana bat egon zen herritik. Arratsalde polita pasatu genuen alde batetik bestera Arrasateko kaleetan zehar.

Larunbatean Arratsalde oso lasaia pasatu genuen, baina ekintza desberdinak ere egin ziren. Mahai jolasetan ibili ginen, baita pelikula bat ikusi ere bertan sukaldatutako palomitekin. Oso ondo pasatu genuen.

Igandea, egun aktiboagoa izan zen. Futbolin eta pin-pon txapelketa egin genuen, tarteka mahai jolasetan jolastu ere, eta atzeko gelako hormak margotu genituen. Ideia desberdin asko proposatu ziren horman margotzeko, baina txuritzeko astia izan genuen bakarrik. Hurrengo astebukaeran berrartzeko asmoa dago.

Animatu eta etorri gurera!

 

Hona hemen astebukaeran zehar egindako ekintzen argazkiak

 

dsc_2255 dsc_2247 dsc_2248 dsc_2250 dsc_2252 dsc_2255

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude