Aste-bukaera Lasaia

Aste-bukaera oso lasaia izan da pasatutakoa! Garagartzako jaiak eta Kilometroak 2016 direla eta jende gutxiago gerturatu da, baia hala ere, jendea etorri da eta oso ondo pasatu dugu!

Ostiralean, atzeko gelan udalekuen jaia egin genuen, bertan elkartu, hitz egin, merendola eta udalekuetako argazkiak ikusi genituen giro oso onean. Bitartean gazteguneko beste aldean Wii dance eta karaoke egin genuen, batzuk futbolinean eta pin-ponean ere ibili ziren. Mahai jolasetan ere ibili ginen arratsalze bukaera. Oso ondo pasatu genuen.

Larunbatean, mahai jolasen tour-a prestatuta geneukan eta arratzaldeko parte handi batean sua erroldoia prestatu genuen, izan ere, joku hau oso arrakastatsua da eta oso gustora ibili ginen, tarteka ere beste mahi joloas batzuk atara genituen eta dantza apur bat egin ere.

Igandean, arratsalde hasieran gazte gutxi etorri ziren, Kilometroak 2016 zirela eta. Talde txikia zegoenez, Sua jolaseko kartak plastifikatu genituen denok batera, eta oso txukun geratu ziren. Hori bukatutakoan, gaztegunea txukundu genuen eta mahai jolasetan ere ibili ginen. Arratsaldea aurrera joan ahala, ekintza desberdinak proposatu ziren, eta atzeko partea libre egonda, pelikula bat jarri zuten gazteek. Oso gustora ibili ginen, giro oso onean. Arratsalde bukaeran, gazte gehiago hurbildu ziren eta Kilometroak-en izandako esperientziak kontatu ziguten. Futbolinean eta pin-ponean jolasten bukatu genuen aste-bukaera.

Hona hemen argazki batzuk:

dsc_22071 dsc_22081

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude