INAUTERIAK ERDIGUNEAN!

Pasa den asteburuan inauteriak ospatu ditugu Erdiguneko Gazte gunean! Jaia eta algara izugarri atsegin ditugu, eta aukera paregabea izan dugu herriko festaz gozatu eta bertan parte hartzeko!

Aurreko asteetan egindako lanen fruituez gozatzeko eguna iritsi zitzaigun, eta ederto aprobetxatu genuen! Goizean goiz geratu ginen Gazte Gunean, denok elkarrekin mozorrotu, karrozari azken ukituak eman eta desfilerantz abiatzeko.

Pregoian izan ginen jai dibertigarri hau hasiera-hasieratik bizitzeko asmotan. Ondoren mozorro desfilean parte hartu genuen guk geuk sortutako karrozarekin. Ez genuen saririk irabazi, baina momentu dibertigarria bai ordea!

Desfilatzen bukatuta, gazte bazkaria izan genuen, eta bazkal ostean dantzan eta kantuan ibili ginen guztiok batera! Ederto ospatu ditugu inauteriak aurtengoan!

Beste egunetan futbolin, pinpon, mahai jolas eta kantuan ibili gara, eta baita inauteritan egindakoaz eta Atxabaltako inauteritan ikusitakoaz berriketan. Pelikula emanaldia ere eskeini genuen, “El perfume” izan genuen ikusgai .

Asteburu honetarako mahai-jolasen tour-a antolatu dugu; mahai jolas berri eta dibertigarri pila bilduko ditugu erdigunean, hauek probatu eta taldean une atseginak pasatzeko asmotan. Animatu parte hartzera!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude