HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENA!

Azaroaren 20an haur eta nerabeen eskubideen aldeko eguna izan zen eta honen haritik, ekintza desberdinak egin genituen gazte lekuan, aldarrikapen hau musikaren ildotik eginez.
Ostiralean gazte talde bat emausera joan zen aurreko gelarako sofa bat ekartzera eta atzeko gelarako besteren bat ikustera. Orain osatuago dago aurreko gela!! Bestalde, gazteek pelikula ikusi nahi izan zutenez, beraien kabuz liburutegira joan eta “El Orfanato” pelikula ekarri zuten. Bertan egon ginen beldurrezko pelikula hori ikusten. Eguna bukatzeko eta haur eta nerabeen eskubideen aldeko eguna zela aprobetxatuz, gai honekin lotutako bideo bat ikusi genuen. (Bideoa ikusgai hemen https://www.youtube.com/watch?v=G8O_i3KU3p4 ).
Zapatuan bisita berezia izan genuen. Telle etorri zen gazte lekura txalaparta ikastaroa eskaintzera. Hasieran txalapartaren jatorria, historia… azaldu zigun eta ondoren, gazteek instrumentu hau jotzeko aukera izan zutenqa3<0.. Parte hartzea ona izan zen eta gazteak oso gustura ibili ziren txalaparta soinuen artean. Eskerrik asko Telle!!!
Asteburua borobiltzeko, igandean “Libertad Condicional”-eko kideek beraien lehenengo kontzertua eskaini ziguten gazte lekuan. Oso ondo aritu ziren eta guztiok animatzea lortu zuten. Oso giro polita sortu zen eta oso ondo ibili ziren oholtza gainean. Eskerrik asko mutilak!! Gainera, kontzertua bukatzean Gazte Tentsioa irratsaiorako entrebista egin zieten taldekideei eta galdera desberdinak erantzuten aritu ziren.
Ikusi bezala Erdiguneko gazte lekuan giro polita sortzen da, beraz, animatu eta parte hartu!!

IMG-20151125-WA0004IMG_20151122_175903 IMG_20151122_181138 IMG_20151122_181139 IMG_20151122_190701 IMG_20151122_190850 IMG_20151122_190908

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude