AMETSAK EGI BIHURTUZ, NATURARTEAN ERDIGUNEAN!!

Ekintza desberdinak egin ditugu asteburu honetan eta naturarekin bat egiteko aukera izan genuen Garaioneko lagunei esker.
Ostiralean Libertad Condicional taldeko kontzerturako kartela egin genuen (azaroaren 22an, igandea, kontzertua erdigunean!!). Bestetik, gazte lekua txukundu eta berritzeko asmoz, emausera joan ginen sofak ikustera.
Zapatuan Garaioneko lagunak etorri ziren gurekin batera Naturartean tailerra egitera. Denok dauzkagu ametsak eta ametsak egi bihurtu daitezkeela ikusi genuenez, amesten hasi ginen. Beraz, animatu zen taldeak Arrasate alaiago bat nahi zuela erabaki zuen. Monterronera joan ginen eta bertako zuhaitz eta inguruak apaindu genituen, Arrasate alaitzeko asmoz!! Oso ondo pasatu genuen, eskerrik asko neskak!!!
Asteburua ondo bukatzeko, igandean argazki ginkana antolatu genuen. Alde batetik bestera ibili ziren, korrika batean argazkiak ateraz! Harrapaketa jolasetan ere gustura asko ibili ginen!

IMG_20151114_174515 IMG_20151114_183459 IMG_20151114_183842 IMG_20151114_185634 IMG_20151114_190435 IMG_20151114_190542 IMG_20151114_193323 IMG_20151114_193356 IMG_20151114_193443 IMG_20151114_193618 IMG_20151114_193627 IMG_20151114_193649 IMG_20151114_193728 IMG_20151114_193856 IMG_20151114_194008

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude