Gazteak bi taldetan banatuz eman genion hasiera Gaba Beltzari. DBH1ekoak erdigunean geratu ziren Begoñita haurraren desagerpen misteriotsua aztertzen. DBH 3-4koak berriz, Erguineko gaztetxokora joan ziren pizza batzuk jan eta REC 3 beldurrezko filma ikustera.
Ostiral arratsaldea ez bezala, larunbata lasaietik joan zen. Drogen kontsumoaren inguruan hausnartzeko intentzioarekin, “Trainspotting” pelikula ikusi genuen DBH 3ko gazte batzuekin.
Igande goizean bizikletak hartu eta mendi bueltaxka egin genuen. 10:00etan Garabien batu eta poliki-poliki Urkulu aldera igo ginen, bertan geundela, Korueta gertura eta auzoko elizpean hamaiketako jan genuen. Behin indarrak berreskuratuta, Zubilagara jaitsi eta San Prudentziotik pasa ostean, Arrasatera itzuli ginen. Goiz osoan zehar bidelagun izan genituen eurite eta haize boladek ez zituzten gure gogo eta animoak zapuztu; gaur egungo gazteak ez dira batera makalak!
Igande arratsaldean Bat Irabazteko telebistako lehiaketa ezaguna simulatu genuen. Proba ezberdinen bitartez erdiguneko gazteen trebetasun maila ikusteko aukera izan genuen. Parte hartzaile mordoa egon zen eta gogor animatzen zuen publikoa ere izan zuten.