Bidaien kronikak gaztegunean: Palestina

BIDAIEN KRONIKAK GAZTETXOKO ETA GAZTEGUNETAN

Egunerokotasunean murgiltzen gara ikasturtean eta gure mundua txiki bilakatzen da, lagunak, etxea, ikasgela edo lana.

Komunikabideetara, Telebistara  (edo sarera) ez gara gu joaten komunikabideak  etortzen zaizkigu gainera, Futbola, Gran Hermano… eta gure mundua gero eta txikiago bilakatzen doa.

Baina gure mugetatik haratago badira ezagutzen ez ditugun errealitateak, munduak, kulturak… bidaiak izaten dira askotan  mundu hauek ezagutzeko modu  errealenak  eta bidaiak ekarri nahi ditugu gaztetxokoetara. Bidaien kronikak, gure munduak zabaltzeko, argazkien eta kontakizunen bitartez gure mugak gainditzeko.

Hilean behin munduan zehar bidaiatu duen norbait gonbidatuko dugu eta bere argazkiak ikusiko ditugu, galderak egin eta ezagutu duen beste errealitate horren izpiak jaso.

Aste bukaera honetan urriaren 25ean Aizpea Otxandiano Eta Eneko Juaristi etorriko dira gazteguneara, Palestinan izandako bizipenak kontatzera.

BIDAIEN KRONIKAK palestina txiki

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude