Eeentzuun gaaaazteak, erdigunea martxan da jada!

Badira bi aste-bukaera erdiguneko gaztetxokoa zabalik dela. Poliki-polikiĀ  martxa hartzen ari gara eta dagoeneko hamaikatxo ekintza burutu ditugu. Besteak beste, oporretako momentu berezienak elkartrukatu, udalekutako abenturak kontatu, pelikulak eta laburmetraiak ikusi, nagusien gunea birmoldatzeko asanbladak egin eta futbolin nahiz mahai-jolasei hautsa kendu…

Irakurri duzuen bezala, ez dugu aspertzeko momenturik izan eta aurrera begira ere, egitasmo mordoxka bat abian jartzeko asmoekin gabiltza.

Bi hitzetan esanda, ilusio eta motibazioz beterik ekin diogu ikasturte berriari!

ANIMATU ETA PARTE HARTU, GAZTETXOKOETAKO ATEAK PAREZ PARE ZABALIK IZANGO DITUZU!

CAM00247 CAM00252 CAM00254 CAM00257 CAM00258 DSC_0560

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude