GAZTEKONKIS 2017 EDERRA IZAN DA!

Udaixe zapore goxo-goxo batekin amaitu dugu!

4 egunez Leixargarate, Alabitta, Erlaitz eta Arlutz inguruan ibili gara hauntzak bezala mendian aske, lagun taldean eta eguneko erronkei aurre egiten!!!

Katamixarrek, Basurdeek, Saiek eta Orkatzek, lau taldeek, sekulako talde sena eta elkartasuna erakutsi dute. Baina aurten, denetan garaile, Katamixarrak izan dira! ZORIONAK ZUEI!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

UDAIXEKO LEHEN TXANPA AMAITUTA, AURRERA GOAZ!!

Ez da erreza bizitako abentura denak orrialde bakar  baten islatzea, izan ere, 6ak Baietz ekimenari amaiera eman diogu eta segituan Gazte Konkis asteko prest gara.

Aurreko astean hiru egun ekintza egin genituen 6ak Baietzen, eguraldi ona aprobetxatuz.

Lehen eguna astelehena izan zen, Eskoriatzako eta Aretxabaletako gazteekin batera Paintballean ibili ginen Galarretan (Araban) eta ondoren Landara joan ginen bainu batekin freskatzera. Primeran ibili ginen paintballean, bertako jolastokia oso aproposa bait zen jolas ezberdinak egiteko, gordetzeko edo bestea, despistatuta, atzetik harrapatzeko.

Asteazkenean berriz, Arrasatekoak bakarrik joan ginen Zarautzera egun pasa. Egunaren hasieran eguraldi onaz gozatzeko aukera izan bagenuen ere, eguerdi partean lainotu egin zen, baina ordurako bazkalduta eta helatua janda geudenez indarrak hartuak genituen hondartzatik portura joateko saltatzera, eta hala egin genuen, ausartenek goi goitik salto egin bazuten ere, beste batzuk altura gutxiagoan ere oso gustura izan ginen.

Azkenik, ostiralean Zumaian egin genuen Paddle Surf, surf ohola handi baten pala bat erremu bezala erabiliz errekan gora eta behera ibili ginen, karramarro, arrain eta barku handi artean, ikusgarria izan zen eman genuen bueltatxoa eta amaitzeko uretan ibili ginen jolasean, bata besteari ura jaurtiz etab. Eskoriatzako eta Aretxabaletakoen txanda izan zenez gero, bitartean Flisch-a ikustera joan ginen hondartzara eta bainu bat hartzera eta bazkal ostean Arrasatera itzuli ginen 6ak Baietz-i amaiera emanez. 

6ak Baietz atzean utzita irrikan gaude datorren urterako. Orain Gazte Konkis astear dago, dena prest Leixargarateko abenturari ekiteko. Laster izango gaituzue bueltan, ondo pasa bitartean!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

UDAIXEKO UDALEKUAK MARTXAN!!!!!

 

Kaixoooo!!!

Udaixe udalekuak martxan daude dagoeneko eta ekintza ugari egiteko aukera izan dugu egun hauetan. San Juan jaietan motorrak berotu ondoren, udalekuetan buru belarri sartu gara eta dagoeneko ekintza desberdinak egin ditugu.

Lehenik eta behin, taldea ezagutzeko asmoz, ezagutza jolas desberdinak egin genituen eta udalekuak hasteko modu paregabea izan zen. Beste taldekideetaz ezagutzen ez genituen gauzak jakin ahal izan genituelako, taldekideak gertuagotik ezagutuaz.

Bestalde, bigarren egunean, Musakolako balkoira eta Kurtze Txikira mendi buelta egin genituen eta Arrasateko parajeetaz gosatzeko aukera izan genuen. Egunarekin amaitzeko, ur jolas batzuk egin genituen, ondo pasatzen eta bustitzen ari ginen bitartean.

Azkenik, hirugarren egunean, Usakora bizikletaz joateko asmoa geneukan, baina eguraldi txarra zela eta alde batera utzi behar izan genuen irteera. Horren ordez, musakolako gazte txokoan bazkaria egin genuen lagunarteko giro batean. 

Udalekuetako lehengo aste honetan, ekintza horiek egin ditugu, baina bigarren astean gehiago egingo ditugu eta izango duzue hauen berri ere. Bitartean, ondo pasa oporrak!!!!!!!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

GU EZ GARA ASPERTZEN ETA ZU????

Kaixoooo!!!!!

Astebururo lez ekintza desberdinak egiten jarraitzen dugu erdiguneko gazte txokoan eta aste bukaera hau ere ez da desberdina izango alde hortatik. Ekintza ugari egiteko aukera izaten dugu eta guztia gazteok parte hartu eta ongi pasa dezazuen.

Pasatako aste bukaeran, alde batetik, gazte txokoa berriztu nahi izan dugu eta horretarako mural bat egiten hasi gara. Murala, gure gazteek pentsatutako ideia desberdinekin egina dago eta beraiek izan dira margotu dutenak ere.

Bestalde, kirol pixkat egiteko tartea ere hartu dugu eta futbol txapelketa txiki bat egin genuen. Bertan ibili ziren zenbait gazte eta lehia bizian aritu ziren arratsaldean zehar. 

Baina ekintza hauetaz gain, beste hainbat baliabide ditugu, mahai jolasak eta antzinako jolasak hain zuzen ere eta horiekin primeran pasatzen dugu ere.

Ikusten duzuenez, gazte txokoan ez gara batere aspertzen, beraz, anima zaitezte arratsaldean bertatik pasatzera!!!!!! Gora gazte txokoak!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

SANANEN MILAKA ARTISTAAAAAA!!!!!!!

San Andreseko jaien olatua atzean utzi eta gazte txokoa bere egunerokotasunera bueltatu da hilabete honetan. Hala ere ez daukagu aspertzeko tarterik, ideia zoro pila batekin gabiltza!!!

Gure lokala zaintzen eta txukuntzen jarraitu dugu eta besteak beste, bizikletak konpondu, tailer txokoa atondu eta mural berri bat margotu dugu. Mural berriak aniztasuna eta elkarren arteko errespetua aldarrikatzen ditu gazteek sortutako esaldi baten bitartez. Aupa Sananeko artistakkkk!!

“Ez daukotzu bestien argia itzali behar zuria piztuta ikusteko”

Herriari begira ere aritu gara eta izandako eraso sexistak salatze aldera Onintza Enbeitaren esaldi famatua euskara itzuli genuen pankarta bat sortuz.

“Nire aluan eta buruan nik agintzen dut”

Beste gazte txokoekin elkartu eta usakora irteera ere egin genuen. Hemendik aurrera eguraldi eguzkitsua aprobetxatuko dugu irteerak egiteko!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude SANANEN MILAKA ARTISTAAAAAA!!!!!!! sarreran

MUSA FESTAKKKKKKKKK 2017

Aurten ere festa ederrak igaro ditugu lagun artean. Eguraldi ederra eta giro koloretsua izan dira beste behin ere Musakola. Ekintzen artean 3×3 saskibaloia, konkis probak eta nola ez txokolatada izan ditugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

OHIALEKIN JOLASEAN

Kaixo lagunok!!!!!!!!!!!!

Aste bukaera honetan ez dugu aspertzetzeko aukerarik izan, ekintza desberdinak egiteko aukera izan baitugu.

Lehenik eta behin, monterron parkean oihalekin aritzeko aukera izan genuen eta gure gazteak primera pasa zuten arratsaldea. Eguraldi bikaina egiten zuen kanpoan egoteko eta monterronen egindako ekintza bikaina izan zen eguraldi ona aprobetxatu ahal izateko.

Igandean ere aparteko eguraldia egin zuen eta San Kristobalera igotzea erabaki genuen bertan lasai lasai egon ahal izateko. Arratsalde oso atsegina izan zen, jolas desberdinak eta barre ugari egin genituelako.

Ikusten duzuenez, astebukaeraro zerbait egiten dugu, beraz, anima zaitezte gazte txokora etortzen!!!!!!!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

IRITSI DA UDABERRIA ETA EGURALDI ONA ERGUINERA!!

Iritsi da udaberria eta Erguineko Gazte Txokoan ekintza pila bat egin ditugu!! Eguraldi onarekin kanpoan egin ditugun ekintzetan (saskibaloia,gorde gordeka…) ederto pasatu dugu!! Bitartean sukaldaritza eta barne konponketetan ere ibili gara.

Eraso matxistak eman zirenez, gazteek hauen kontrako erantzuna eman nahi izan zuten pankarta bat eginez!!

Ortua berriro ere martxan jarri dugu, hiru tomate landaratxo landatuz, entsalada goxoa jateko esperantzarekin gaude!

Ikusi bezala, aktibo jarraitzen dugu, beraz animatu azken hilebete honetan gugana gerturatzera! Primeran pasako dugu eta!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

SALTSA EDERRA BI ASTE HAUETAN GAZTETXOKOTAN!

Bi aste hauetan ez gara geldik ibili… pilak topera ditugu Gaztetxokoetan! Goiena, EMAUS eta BAZen izan gara. Hala, herriko hedabide, eragile eta baliabideak ezagutu ditugu!

Hauen helburua eta funtzionamendua bertatik bertara ikusi ahal izan dugu!
Interesgarria bezain dibertigarria!

Hemen argazkitxo batzuk!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

EKINTZAZ BETERIKO ASTEBUKAERA!!!!!

Kaixoooo kaixooo:

Erdiguneko gaztetxokoan denetariko ekintzak egiten jarraitzen dugu eta astebukaera hau ere ez da desberdina izan, denetarik egiteko aukera izan baitugu. Lehenik eta behin, ostiralean, Olatz musika eskolako ikasleak etorri ziren gurera kontzertutxo bat eskaintzera. Kontzertua oso ondo joan zen eta primeran pasa genuen ikasleek eskainitako abestiak abesten.

Bestalde, igandean, Gazte Chef lehiaketa egin genuen eta bost talde izan genituen nor baino nor lehenengo postuaren bila. Denetariko platerrak prestatu zituzten eta arrakasta handia izan zuela ere esan behar da. Gainera, gazteak sukaldean oso ondo moldatzen zirela ikusteko aukera izan genuen, berri pozgarria benetan.

Beraz, astebukaeratan badakizue nondik pasa behar zareten ondo pasatu nahi izanez gero, gaztetxokoko ateak zabalik dituzue. Aupa gaztetxokoak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun