Etiketaren artxiboa: zumaia

Hezur-muin emailearekin bazkaltzen

Zazpi urte bete direla-eta hezur-muin transplantea egin zidatela, atzo Zumaian izan ginen bazkaltzen, Bedua erretegian, Fatima arrebarekin —orduan bera izan baitzen emailea— eta Mikelekin. Bigarren aldia zen hara gindoazela, eta lehenbizikoan bezala, ederto jan genuen: tomatea, piperrak, bixigua eta postrea. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Istripu bat, noiz gertatuko zain

Zumaian ginela, atentzioa eman zigun hango barra zer arriskutsua den lekurik gehienetan. Goiko pasealekutik joanez gero, tarterik luzeenetan han ez dago barandarik jendea babesteko, nahiz eta garaiera aldea sekulakoa den. Argazki hau, adibidez, atera genuen goiko pasealekuan. Hortik bigarren mailara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Asteburu bat Zumaian

San Petri eguneko arratsaldean maleta egin eta Zumaiara joan ginen, Landarte landetxera. Etxe ederra, leku zoragarri batean, Artadi auzoan, artez inguraturik. Zumaian, gainera, jaiak ziren, eta hori nabaria zen kalean. Iluntze ederra igaro genuen. Oinez joan barraraino, Erribera kale jendez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina