Etiketaren artxiboa: zinea

Gernika, dekoratu bat

Aurrekoan Gernika filma ikusi nuen, Koldo Serraren azken lana. Sentipen gazi-gozoekin irten nintzen Arriola zinema jendez betetik, Elorrion. Sentipen gaziak gehiago zirenez gozoak baino, haiekin hasiko naiz: Gidoia eskasa iruditu zitzaidan: maitasun-triangelu bat komisario politiko errusiar bat, neska zentsore euskaldun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Inside Out, aldrebes samarra

Aitortu behar dut Pixar estudioen zalea naizela. Faktoria horretako film asko ikusi ditut, eta horietako zenbaiten azpidatziak ere euskaratu egin ditut. Ilusio horrekin, eta entzundako kritika onak zelanbait hauspotuta, aurrekoan Inside Out filma ikusi nuen, Barrukoz kanpora, euskaraz jarrita. Penaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Citizen Kane, gaurkoa eta betikoa

Aspaldi nuen Citizen Kane film mitikoaren berri, baina orain gutxi arte, ikusi barik nuen. Inoizko film onenen zerrenda gehienetan egon arren, ez nuen ikusita. Orain bizpahiru aste, ostera, erabaki nuen klasiko horren azpitituluak euskaratzea, eta horren aitzakian ikusi dut. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

The Martian

Elorrion ikusi nuen The Martian filma lehen aldiz, eta hain gustura geratu nintzen, ze liburua ere irakurtzen hasi nintzen, Andy Weir-en eleberria. Filma bera ere bigarren aldiz ikusi nuen, bertsio originalean, eta ezin gusturago orduan ere. Badaezpada esango dut, 2001: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Watergate, berriro

Aspaldi ikusi nuen All the President’s Men filma, 24 urte nituela. Orduan gustura geratu nintzen, baina abuztuan berriro ikusi dut, filmaren azpitituluak euskaratu bitartean, eta orain gehiago gozatu dut: a zelako pelikula puska! Filmak zein ondo ispilatzen duen Woodward eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Breaking the Code

Orain bi urte ez nekien nor zen Alan Turing. Bere jaiotzaren mendeurrena zela-eta, hainbat erreportaje irakurri nituen, eta izoztuta geratu nintzen jakin nuenean ni jaio nintzenean, 1952an, epaile batek kondenatu zuela Alan Turing kastrazio kimikora, baldin ez bazuen nahi espetxera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Chariots of Fire: atzera begira

Atzo amaitu nuen Chariots of Fire filma euskaratzen, eta Azpitituluak.com webgunera igo nituen azpidatziak. Niretzat, ez da edozein film Chariots of Fire. 1982an AEBetan nintzela, Boisen, berau izan zen ingelesez ikusi nuen lehen filma. Orduko hartan ez nuen zipitzik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Step Back to Glory, euskaraz

Azken asteetan hiru eskutara jardun dugu Step Back to Glory filmaren azpitituluak itzultzen (eta horretan Goio Arana, Luistxo Fernandez eta hirurok aritu gara), lehenbailehen nahi genuen-eta emaitza bistaratu, filmak kontatzen baitu istorio bat sokatira txapelketa baten inguruan, bertan Euskal Herriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Dalton Trumbo

Film bakarra zuzendu zuen Dalton Trumbo handiak, Johnny Got His Gun, baina film bikain askotan utzi zuen bere arrastoa, gidoilari moduan: Exodus, Spartacus, Papillon, Kitty Foyle, The Last Sunset, etab. Izan ere, 50. eta 60. hamarraldietan gidoilari punta-puntakoa izan zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Paths of Glory, euskaratuta

Lehen aldiz ikusi nuenean, ni ordurako heldu samarra, txundituta utzi ninduen Stanley Kubrick-en Paths of Glory filmaren gordintasunak eta egikerak. Zuri-beltzean egoteak ez zion bat ere distirarik kendu. Urte batzuk joan dira harrezkero, baina filmak ez du indarrik galdu. Filma zuzendu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina