Etiketaren artxiboa: telebista

Haur irristalariak

Jakina da izugarri gustatzen zaizkigula haurrak iragarkietan. Adituek diotenez, haurrek, animaliek eta umoreak erakartzen gaituzte gehien horrelakoetan, eta iragarki honek hirurak uztartzen ditu. Iragarki hau 2009ko apirilean plazaratu zen, eta sarean jarri zenetik, 103.867.704 lagunek ikusi dute.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Komunikaldi emankorrak

Bukatu dira Komunikaldiak, eta, ni behintzat, pozik geratu naiz, uste dut-eta oso emankorrak izan direla. Aitor Arregik eta Amaia Txintxurretak sekulako lana egin dute jardunaldia prestatzen, eta baita beraien inguruan eratu zen talde laguntzaileak. Denoi, zorionik beroenak. Pozik nago hizlariek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Disney estiloa albistegietan

“Disneyk habia egin du gure baratzean”. Horrela amaitu zuen Oier Araolazak artikulu interesgarri bat, non aztertzen baitzuen zelan azken urteotan bigundu ditugun folklorearen eta jaien zenbait adierazpen. Gauza bera esan daiteke telebistako albistegien gainean. Begiratu, bestela, lau aurkezle hauei. Laurek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Gau berezia

Herenegun, Chelsea eta Barça futbol taldeek hasi zutenean itzuliko partidaren bigarren zatia, Bego eta biok Tangerrera joan ginen, gure auzoko aspaldiko taberna batera. Jende ezagunez beteta zegoen: Juan Mari, Iñaki, Balen, Ramon…, batzuk afaltzen, besteak tragoa hartzen, baina denak pantailari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Miro: telebista eta bideoa Interneten

Astebete pasatxo nabil Miro telebista probatzen nire ordenagailuan. Hiru laguni ere lagundu diet berau instalatzen, harrigarria iruditu baitzait. Bloglines informazio batzaileak nola, Mirok ere halaxe ekartzen ditu telebista programak edo bideoak nork bere ordenagailura, ondoren konputagailuaren pantailan ikusteko. Jakina, aurretik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

24

Atzo gaueko 22:00etan hitzordua genuen telebistaren aurrean, 24 telesailaren hurrengo atalak ikusteko gertu. Ezer esan barik, Antena 3 telebistak programazioa aldatu eta film bat eman zuen. Izorra hadi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin

Telebista ez da irratia

Atzo iluntzean Frantzia eta Espainiaren arteko futbol partida ikusi nuen. Hasieran Cuatro aukeratu nuen, Prisa taldeko telebista katea, baina hura hitz jario amaigabea! Irratikoena baino okerragoa. Tonua, gainera, patriotero nazkagarria. Halako batean, aspertu eta Alemaniako kate bat harrapatu nuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

BBCren azken bloga

BBC hedabideak blog bat sortu du, berezia. The Editors izena du, eta berau bihurtu nahi du eztabaidarako foro BBCren inguruko gaietan. Denetik landuko dute blog berrian: hedabideek zer dakarten BBCren gainean, audientziak, jarraitzaileen iritziak, eztabaidak… BBCren gaineko guztia, hortxe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agur, Bertatik bertara

Nonbaiten irakurri dut, Argiaren Harian uste dut izan dela, datorren astean amaituko dela Bertatik bertara saioa ETB1en. Ia dozena bat urte egin ditu pantailan, hamaika, zehatzago izateko. Saioak aurkezle eta zuzendari bat baino gehiago izan ditu, eta berriemaile asko. Eskola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Nola banatzen den publizitatearen dirua

Enric Pujadas Bassat Ogilvy enpresako lehendakariak hainbat arrasto eman ditu “El País”:http://tinyurl.com/nek8t digitalen egindako elkarrizketan, nola banatzen diren publizitateari eskainitako diruak: Publizitate inbertsioak banatzerakoan telebistak oraindik ere hartzen du diru horren %44, Internetek %2, zineari eskainitako ehuneko berdina; hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina