Etiketaren artxiboa: seminarioa

Jotxo Larrañaga gogoan

Atzo iluntzean lagun handi bat galdu nuen: Jotxo Larrañaga, azkoitiarra bera, Oñatin bizi zena. Joan den hilean transplante bat egin zioten Donostian, baina ezin izan du gainditu. 1963an ezagutu genuen elkar Saturrarango seminarioan, biok 11 urte genituela. Zazpi urtez elkarrekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Literatura-irakasle hura

Joan den asteburuan jakin nuen Joaquin Forradellas hil dela, 70. hamarkada hasieran gure Literatura irakaslea izan zena Peñaflorida institutuan, Donostian. Eta pena hartu nuen, estimu handian nuelako. Garai hartan gu Donostiako seminarioan bizi ginen, baina apaizgaitegiko arduradunek Peñaflorida institutura bidali … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Seminarioan berriro, mende erdi igarota

Joan den larunbatean Donostian izan nintzen, bertan bazkaria izan genuen-eta, duela 50 urte Saturrarango seminarioan hasi ginen abadegaiok. Gutxi batzuk salbu, gehienak aspaldi ikusi barik nituen, banaka batzuk 45 urte bai. Donostiako seminarioan egin genuen hitzordua, eta bertan elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Miret Magdalena

Miret Magdalena hil da, teologo espainiar aurrerakoia. Seminarioan nengoela, Triunfo aldizkaria irakurtzen nuen astero. Eta aldizkari horren barruan, arreta berezia eskaintzen nion haren orrialdeari, erlijio kontuak oso modu irekian tratatzen baitzituen, gauza bitxia garai haietan, 1970ean. Egun batean, gutun bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Saturrarango seminario-kartzela

tagzaniapasteSaturrarango seminario-kartzela map – Tagzania Aprobetxatuta orain Euskal Herri osoa ikus daitekeela bereizmen handiarekin Google Mapsen, Saturraran aukeratu dut erakusteko non zegoen garai bateko emakumeen espetxea eta ondorengo apaizgaitegia, non bi urtez ikasi bainuen, 1963an hasita, Donostiara igaro aurretik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

JA 34

Atzo eguerdian amarenean nengoela, manta zahar bat hartu esku artean, eta konturatu nintzen letra gorri batzuk zituela ertz batean: JA 34. Orduan gogoratu nintzen neuk nituela hizki eta zenbaki horiek Saturrarango seminarioan sartu nintzenean, 11 urterekin. Manta hura ordukoa zen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin