Etiketaren artxiboa: pamiela

Poesia, zaurien ukendu

A zelako gozatua hartu dudan Ainhoa Urien idazlearen Poesia, zaurien ukenduliburua irakurtzen. Berau ustekabez iritsi zait esku artera, emazteak ekarri baitzuen etxera, Elorrioko irakurketa taldeak hil honetan horixe erabiliko duelako. Seguruenik ustekabeak areagotu baino ez du egin gozatua. Zenbait egunez deika moduan izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Bidean ikasia, min ikaragarriz

2014an Eusko Jaurlaritzak azterketa bat enkargatu zion Gizaker enpresari, jakiteko zeintzuk ziren hondarribiarren jarrerak Alardearen inguruan, bertako festa nagusia, urtero irailaren 8an ospatzen dena. Emaitzak hauek izan ziren: Alarde pribatua bere horretan mantendu nahi zuten hondarribiarrak: %42. Herritarren erdia baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Anbotoko heretikoak eta Elizaren gehiegikeriak

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, Los herejes de Amboto. “Luteranos” en el año 1500, Ander Berrojalbiz durangarrak idatzia eta Pamiela argitaletxeak kaleratua. Liburuak barrenak astindu dizkit, ikusita garai hartan Eliza katolikoak zelako kontrol soziala eragiten zuen, horretarako jendea torturatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Back to Leizarraga

Kepa Altonagak ez du ezkutatzen Stephen Jay Gould paleontologo estatubatuarra miresten duela, zientzialari bezainbeste, zientzia dibulgatzaile gisa. Hura bezala, bera ere saiatzen da gure artean zientzia euskaraz zabaltzen. Honekin, hiru liburu irakurri dizkiot gure biologoari, zein baino zein interesgarriagoa: Darwin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | 3 iruzkin

El escarmiento

El escarmiento irakurri dut, Miguel Sanchez-Ostiz idazle nafarrak Pamielan argitaratutako liburua, eta ikaragarria iruditu zait, bertan kontatzen baitu, datu mordoa erabilita, 1936ko uztailean Espainiako Errepublikaren kontra matxinatutakoek Nafarroan antolatutako izua, eta hori bezain ikaragarria, harrezkero faxista haien ondorengoek —senitartekoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Karmele Igartua, agur

Abuztuaren 20a ezkero, izar errari bat ikus daiteke zeruan. Etorrian joan da, enara beltzen antzera. Karmele Igartua da, poeta aretxabaletarra. Igandea arte, ez nekien nor zen Karmele Igartua, baina irakurri nuenean Berrian haren heriotzaren berri, jakin-mina piztu zitzaidan: nor ote … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Darwin Lotilandian

Bai, horrela deritzo Kepa Altonagak bere azken liburuan, Darwin geurean, eliza katolikoak narkotizatutako Euskal Herriari, Lotilandia, zeinak XX. mendeko 80. hamarraldia etorri arte ez baitzuen onartu eboluzioaren teoria, mende bat lehenago Charles Darwinek formulatu zuena Ingalaterran. Lotilandian elizako zenbait gizon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hau ote liburuen etorkizuna?

“Ez daukat iPadik”, dio Mathew Ingram kazetariak, “baina bideo hau ikusita, non ikusten baita Alizia Lurralde Miresgarrian izeneko aplikazioa, sekulako gogoa eman dit arineketan dendara joan eta bat erosteko”. Niri, ez horrenbeste, baia ia-ia. Liburu guztiekin ezin izango da horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Far Westeko Euskal Herria

Liburu bikaina da Far Westeko Euskal Herria. Irakurri berri dut, eta izugarri gustatu zait. Asun Garikanok idatzi du, Pamiela argitaletxean, eta jakin nahi baduzue zelakoa izan zen euskaldunen emigrazioa AEBetara, bertako Mendebaldera batez ere, hauxe duzue liburua. Ondo dokumentatuta dago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina