Etiketaren artxiboa: nafarroa

Míkmaq irakaslea eta kooperatibak

Joan den larunbatean, Iruñera joan aurretik, aukera izan genuen Stephen J. Augustine ezagutzeko, Kanadako míkmaq natibo bat, irakaslea Cape Bretongo Unibertsitean, eta míkmaq jendearen enbaxadorea. Stephen J. Augustine Euskal Herrian dabil egun hauetan, harremanak sakondu nahi ditu-eta Mondragon Unibertsitatearekin eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kooperatibak | Etiketak , , , , | Erantzun

Udazken zoragarria

Larunbatean, autoa hartu eta Baigorrira egin genuen, Nafarroa Beherera. Gaua hantxe igaro, eta igande goiza ere paraje haietan ibili ginen, aho zabalik, udazkenaren ederrak liluratuta. Erreka bazterretan, mahastietan, inguruko muinoetan, nonahi begiztatu genuen kolore-sinfonia loriotsua, aurtengo udazkenaren opari. Bi egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Liburuaren egunean, liburuak

Atzo Bilbon izan nintzen, hitzordua nuen-eta dentistarekin. Hala ere, hagin kontuekin hasi aurretik, liburu denda batean sartu nintzen. Ez nintzen bakarra, jende dezente ikusi bainuen inguruan liburuei begira. Nik ere horixe egin nuen, batez ere euskarazko nobedadeetan erreparatuta. Kutxara joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Gure Jerusalem galdua

Zein gustura irakurri dudan Gure Jerusalem galdua eleberria, Aingeru Epaltza idazlearen azkena, eta Erresuma eta Fedea trilogiaren hondarrekoa. Durangon erosi nuen, baina uda etorri arte ez dut hartu esku artean. Behin hasita, berriz, zuzenean egin dut liburua amaitu arte. Abentura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Asteburua Baztanen

Aprobetxatuta larunbatean Mikelek eta Fatimak bilera bat zeukatela Baztanen, Nafarroa Garaian, baliatu dugu asteburu hau bertara joan eta zenbait leku bisitatzeko, orain hiru bat aste, eguraldia tarteko, amaitu barik utzi genuen bidaia ganoraz amaitze aldera. Ederra ikusi dugu Baztan, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Erantzun

Aroa upategian

Atzo Zurukuainen izan ginen, Nafarroan, Aroa upategia bisitatzen. Berau paraje zoragarri baten erdian dago, Lizarratik hurbil, eta atzoko eguraldiak horixe nabarmendu zigun. Bertan Kepa Larunbe eta Txus Macias aurkitu genituen, Aroa upategiko nagusiak, euskaradunak biak, eta haiekin batera bisitatu genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Arandigoien

Aste honetan hiru egun igaro ditugu Arandigoienen, Nafarroan. Villatuerta ondoan dago Arandigoien, Lizarratik lau bat kilometrora. Gauak Arandigoien ostatuan egin ditugu. Egunez, berriz, Villatuertako igerilekura edo Lizarrara joan gara, gure lagunekin batera. Egun politak izan dira, beroak eta lasaiak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun