Etiketaren artxiboa: miren

Ama-alabak Santxibiri lasterketan

Atzo Santxibiri lasterketa jokatu zen Elorrion, urtearen hondarrean antolatzen den 5 kilometrokoa. Jende ona etortzen da inguruetatik, baina Bego emaztea eta Miren alaba abiatu ziren patxadan, lasterketa euren martxan egiteko asmoz, “lasterketa popularrak” gogoan. Arientza baserriaren ondoko aldapan, hantxe zegoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Eskerrik asko, Bittori!

Dotore etorri zitzaigun atzo Bittori, elkarrekin bazkaldu genuen-eta Katxarro jatetxean, Elorrion bertan. Gure Mirenek hiru hilabete bete zituenean agertu zen Bittori gure bizitzan, harrezkero berak zaindu baitzuen gure txikia. Pertsona inportante bihurtu zen gurean. Horren erakusgarri, atzo bertan Mirenek garbi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Mirenekin hizketan, Skype bidez

Euskal Herrian arratsaldeko 18:00ak direnean, Seattle inguruan goizeko 09:00ak izaten dira. Ordu horretan egiten dugu berba Miren alabarekin, ordu erdiz-edo, joan den igandea ezkero AEBetan baitago, familia batean bizitzen. Horretarako Skype erabiltzen dugu, asmakizun ederra, doakoa izanik, elkar ikusteko aukera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Miren, AEBetara

Gaur goizean Miren alaba AEBetara joan zaigu, bertan biziko baita hilabetez familia batean, Seattle hiriaren inguruetan. Hori dela-eta, goiz jaiki behar izan gara, 04:00etan, hegaldia goizaldean abiatu baita. Argazkia Loiuko aireportuan atera dugu, eta bertan Amaia eta Miren agertzen dira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Miren, Tindufera bidean

Atzo arratsaldean Miren alaba eta Elorrioko lagun talde bat —ikasleak batzuk, irakasleak besteak eta herritarrak gainerakoak— Aljerrera abiatu ziren hegazkinez, Tindufera joan dira-eta. Asmoa dute astebete igarotzeko Saharako iheslarien kanpamentuetan, hango bizimodua hurbiletik bizi eta sahararrei elkartasuna adierazteko, han premiazkoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Sukarrietako blogariak

Joan den astean Miren alaba eta bere ikaskideak Sukarrietan izan ziren, astebetez beste modu bateko ikasketak egiten, askoz ere lotuagoak izadiarekin. Pozik etorri zen bueltan, han lagun asko egin zuelako. Bere ikaskide batzuek, gainera, blog bat egin zuten, Sukablogariak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Miren, Xalbador ikastegira

Egun hauetan Miren alaba Iparraldean dabilkigu, Xalbador ikastegian, Kanbon. Hiru eguneko egonaldia egiten ari dira han Elorrioko Institutuko neskak, lehen urtekoak. Eskola orduetatik kanpo, gure seme-alabak hangoen etxeetan bizi izango dira. Trukean, apirilean, hango neska-mutikoak etorriko dira Elorriora, eta berdin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Sakelako telefonoa Mirenentzat

Ekainaren 15ean Miren alabaren urtebetetzea izango da, eta erabaki dugu sakelako telefono bat oparituko diogula. Sasoi batean segapoto bat eskatu zigun, eta beste aldi batean Wii joko bat. Orain arte ezetz esan diogu, baina gu ere konturatu gara tramankulu horiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Biberoiaren alde

Irakurri berri dut haur jaio berri baten eta bere amaren artean harreman berezia sortzen dela, batik bat amak titia ematen badio haurrari. Seguru baietz. Hala ere, bularra eman barik ere, seguru nago amaren eta haurraren arteko harremana beti izango dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin