Etiketaren artxiboa: liburuak

Eguzkitan irakurritakoak

Ni ere harrituta etxeratu naiz, ikusita Benidormen egindako bederatzi egunetan lau liburu irakurri ditudala. Etxean ezin aldendu ordenagailutik, eta oporretan, aldiz, hurbildu ere ez ordenagailura. Irakurraldi luze horietan badute zerikusia autobusean egiten ditugun orduek: 10 joateko, eta beste horrenbeste bueltatzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , | Erantzun

Bidean ikasia, min ikaragarriz

2014an Eusko Jaurlaritzak azterketa bat enkargatu zion Gizaker enpresari, jakiteko zeintzuk ziren hondarribiarren jarrerak Alardearen inguruan, bertako festa nagusia, urtero irailaren 8an ospatzen dena. Emaitzak hauek izan ziren: Alarde pribatua bere horretan mantendu nahi zuten hondarribiarrak: %42. Herritarren erdia baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Saint-Exupéry, berrirakurrita

Egun hauetan bi liburu irakurri ditut, biak Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarrekin lotuak. Horrekin batera, dokumental bat ere ikusi dut idazle beraren gainean. Lehen liburua izan da biografia bat, orain dela gutxi argitaratu dena, gaztelaniaz: Antoine de Saint-Exupéry. Aviones de … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Erantzun

Anbotoko heretikoak eta Elizaren gehiegikeriak

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, Los herejes de Amboto. “Luteranos” en el año 1500, Ander Berrojalbiz durangarrak idatzia eta Pamiela argitaletxeak kaleratua. Liburuak barrenak astindu dizkit, ikusita garai hartan Eliza katolikoak zelako kontrol soziala eragiten zuen, horretarako jendea torturatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Vellum: liburu digitalak, errazago

Orain arte zaila izan da nork bere liburu digitala txukun sortu eta argitaratzea, letratipo dotoreekin, kapitulu eta izenburu txukunekin. Orain, berriz, Vellum dago, doako aplikazio bat Mac ordenagailuetarako, eta horrek gauzak izugarri errazten ditu. Brad West eta Brad Andalman Pixar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | 2 erantzun

Ikasteko manerak

 Frank Smith ikertzaile estatubatuarrak 1998an idatzi zuen The Book of Learning and Forgetting, (Ikasteko eta ahanzteko liburua) eta bertan azpimarratzen du bi teoria daudela ikasteko: klasikoa eta ofiziala. Ia hogei urte igaro dira liburua argitaratu zenetik, baina oraindik ere hezkuntzako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

Zelan kudeatu Kindle-ko azpimarrak eta oharrak

Aurkitu berri dut aplikazio bat, Clippings.io, lagundu egiten duena kudeatzen Kindle irakurgailuan (edo Kindle aplikazioan, zeina erabil baitaiteke iOS, Android, Mac eta Windows sistema eragileetan) gordetako azpimarrak eta oharrak. Clippings.io bidez, azpimarrak eta oharrak esportatu egin daitezke hainbat formatutara (Word, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Erantzun

Hizkuntzaren xarma

Hainbat liburu irakurri dizkiot José Antonio Marina filosofoari, gustura irakurri ere. Atzo beste bat erosi nuen, berak eta María de la Válgomak idatzia, La magia de escribir, eta hau ere, ederto doa. Hizkuntza zelan irakatsi lantzen ari direla, esaldi hau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hizkuntza | Etiketak , , , , | Erantzun

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

Liburuaren azalak ez du zantzurik ematen, baina nobela hau, Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde idazlearen azkena, da bi boxeolari euskaldunen gainekoa, biak XX. mendean bizi izandakoak eta nazioartean arrakasta dezente izandakoak pisu astunetan: Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga, Errezilgoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Chaplin gogoan

Aspaldi nuen ikusi barik Charlie Chaplin aktore eta zuzendari ingelesaren pelikularik. Aurrekoan, berriz, goiko labur honekin egin nuen topo, Boxing, eta barre egin nuen gogotik, batez ere Chaplin boxeatzen ikusterakoan. Egun batzuk geroago, Bilbon nintzela, Chaplin ikusi nuen liburu-denda batean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , , | Erantzun