Etiketaren artxiboa: liburua

Analfabetoentzat, azpititulurik ez

Egun hauetan Born a Crime liburua irakurtzen ari naiz, Trevor Noah komediante eta telebista-aurkezle hego afrikarrarena. Bera izatez mulatoa da —krimen izugarria apartheid garaian, aldi hartan debekatuta baitzeuden arraza desberdinen arteko sexu-harremanak—, eta liburuan bere haurtzaroa kontatzen du, oztopoz betea. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Erantzun

Jon Salaberri liburua, Hego EHko liburutegi digitaletan

Sei hilabete joan direnean Jon Salaberri izeneko liburu digitala hiru formatutan eta doan kaleratu nuenetik, jakin dut bai eLiburutegiak eta baita Nafarroako liburutegiak sartu dutela liburua beren eskaintzan. Albisteak izugarri poztu nau, aspaldi amaitu nituen-eta hasierako promozio-lanak. Orain jendeak erabakiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Lehen hilean jaitsitako liburu kopurua

Gaur hilabete jarri nuela nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan. Harrezkero, 272 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf. Ondorioak Kontuan izanda liburua doakoa dela eta ez dudala horrelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Erantzun

Lehen astean jaitsitako liburu kopurua

Atzo aste bat bete zen nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan jarri nuenetik, bi formatutan: epub (estandarra) eta mobi (Amazonena). Lehen astean 145 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana. Ondorioak Ez dakit astebetean 145 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Erantzun

Jon Salaberri, liburua

Liburu bat amaitu dut Jon Salaberri aktibista mondragoetarrari buruz, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, eta sarean jarri dut, irakurri nahi duenak doan jaisteko moduan. Horrela amaitutzat jotzen dut, orain bai, Jon Salaberri proiektua, urte honen hasieran abiarazi nuena. Egia esan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 3 erantzun

“Medikuak esan dit…”, oraindik bueltaka

Laster 11 urte beteko dira nire lehen liburuak argia ikusi zuenetik: “Medikuak esan dit minbizia dudala”. Lehen argitalpena agortu zen, eta oraingoa bigarrena da. Nire ustez, liburuak aspaldi eman zituen onenak, baina, noiz edo behin, iristen zait berri pozgarriren bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Realzale baten bizipenak

Asteburu honetan “Mi abuela y diez más” irakurri dut, liburutxo bat Ander Izagirre kazetari donostiarrak idatzia Libros del K.O. argitaletxean. Ander Izagirre kontalari abila da, eta liburu honetan kontatzen digu nondik datozkion Real Sociedad futbol taldearekiko zaletasuna eta atxikimendua. Bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Futbola | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Lasterketa sekretua eta dopina

Egun hauetan Tyler Hamilton txirrindulari ohi estatubatuarraren liburu bat irakurri dut, The Secret Race, berau interesgarri bezain ikaragarria, modu gordinean argitzen baitu nazioarteko txirrindularitzaren estoldetan zelan erabiltzen den dopina botere harremanak nor beraren interesetan irauli, ospea lortu eta negozioa egiteko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Mitxel Kaltzakorta eta progresio informatiboa

Argazkiak.org | Mitxel Kaltzakorta © cc-by-sa: huhezi Mitxel Kaltzakortak liburu bat argitaratu berri du, Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan? (I), eta bertan azaltzen du zelan ordenatu egoki informazio-elementuak, euskarazko testuak erraz eta ondo prozesatzeko. Horretarako, azalpen teorikoez gain, Mitxelek 33 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Futbolaren argi-ilunak

Aste Santuko oporretan nintzela, Messi izeneko liburua irakurri dut, Leonardo Faccio kazetari argentinarrak idatzia. Gustura irakurri ere, argitu egiten du-eta, dezente, gaur egungo futbol izarrik distiratsuenaren nondik norakoak, nahiz eta Messik 24 urte baino ez dituen.Horrezaz gain, liburua irakurtzen hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun