Etiketaren artxiboa: lasterketa

Ama-alabak Santxibiri lasterketan

Atzo Santxibiri lasterketa jokatu zen Elorrion, urtearen hondarrean antolatzen den 5 kilometrokoa. Jende ona etortzen da inguruetatik, baina Bego emaztea eta Miren alaba abiatu ziren patxadan, lasterketa euren martxan egiteko asmoz, “lasterketa popularrak” gogoan. Arientza baserriaren ondoko aldapan, hantxe zegoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Berriro ere lasterketa batean

Orain zortzi urte egin nuen azken lasterketa. 11 km. izan ziren Arrasate eta Oñati artean, konpainia noblean eginak. Amaitutakoan, idatzi nuen hura izango zela nire azken lasterketa, baina berriro erori naiz tentaldian. Gaur eguerdian gertatu da, Santxibiri lasterketan, Elorrion bertan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Nire lehen partehartzea Behobia-Donostian

Aurten Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 8an jokatuko da, nire urtebetetze egunean, eta, diotenez, lasterkariek hegoaizea izango dute. 1985ean, berriz, orain 30 urte, azaroaren 10ean izan zen, eta orduan eguraldia hotza eta euritsua izan genuen. Kanadatik etorri berriak ginen, eta erabaki genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Futbolaren monopolioa kiroletan

Herenegun 21.472 lagunek lasterka egin zituzten Behobia eta Donostia banatzen dituzten 20 kilometroak, euria goian behean ari zuela. Lasterkarien artean denetik zegoen: euskaldunak, espainiarrak, frantsesak, alemanak, ingelesak, zaharrak eta gazteak, neskak eta mutilak… Eta milaka horiei animoa ematen, beste horrenbeste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Nire Behobia-Donostia onena: 1:18:56

Gaur jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa, Euskal Herrian antolatzen den lasterketarik bereziena. Zazpi-zortzi bat aldiz egin dut, baina nire markarik onena 1987an lortu nuen: 1:18:56. Alegia, ordu bat, 18 minutu eta 56 segundo. Orduan 443.a izan nintzen. Ondo prestatuta nengoen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Durangon lasterka

Atzo Durangon izan ginen, baina ez azokan, baizik eta lasterka egiten. Aprobetxaturik Miren alabak arineketan egin behar zuela bere gelakideekin, guk ere horixe. Nire lehen lasterketa izan da azken lau urte eta erdian, eta lehena gaixotu nintzenetik. Miren gaixoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina