Etiketaren artxiboa: kanariak

Eguzkitik lainopera

Lanzaroten sei egun igarota, bide hori egin genuen atzo: eguzkitik lainopera. Kanarietan, behintzat, nahiko eguzki izan dugu, eta tenperatura gozoa beti ere. Ondo etorri zaigu, han bizimodu patxadatsua egin dugu-eta. Hemengo hezetasunera, berriz, laster jarriko gara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Lanzaroten, oporretan

Astebe honetan Bego emaztea eta biok Lanzaroten izan gara, Playa Blanca inguruan ostatu hartuta, Hesperia Playa Dorada hotelean. Aste ederra izan da. Eguraldi paregabea, garbia eta ez oso beroa. Inguruak ere politak, garbiak eta ondo zainduak. Bertan ginela, errutina nagia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Otitisa

Kanarietan katarro latza harrapatu nuen, eta horren azken ondorioa izan da otitis bat, infekzio bat ezker belarrian, zeinak eduki bainau ohean hiru egunean. Tarte horretan egon besterik ezin izan dut egin, belarriko minak ez baitzidan uzten bestelako ezer egiten, adibidez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Book crossing Kanarietan

Astebete egin dugu Kanarietan, eta aurten berrikuntza aipagarri bat izan dugu hotelean: book crossing delakoa. Egunean zehar, hainbat liburu, aldizkari eta egunkari agertzen ziren jantoki ondoko eskailerapean, denon eskuragai. Liburu eta aldizkari gehienak ingelesez eta alemanez zeuden idatziak, hoteleko jende … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 erantzun