Etiketaren artxiboa: joxefe

Node.js-ren Praktika Onak gida, euskaraz

Martxoaren 21ean, Node.js programazio-inguruneak Node.js-ren Praktika OnakGida argitaratu zuen euskaraz, Ane Diaz de Tuesta web-programatzaile arrasatearrak eta haren aita Joxe Felix Diaz de Tuesta euskaltzaleak itzulita. Urtebeteko lana izan da gida hori euskaratzea, proiektua 2020ko martxoaren 10ean hasi baitzen, SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemiaren lehen konfinamenduarekin batera. Web garatzaile askok … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Gatza, herri baten errolda grafikoa

Pozik izango dira Leintz-Gatzaga herriko biztanleak, Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilariak errolda grafiko bat egin baitu hango biztanleena. Berez orain bi urteko kontua da hau, baina oraingo berritasuna da egileak sarean jarri duela GATZA proiektuaren emaitza webgune zoragarri batean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Argazkigintza | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Atauri gurean

Atzo Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilaria izan zen Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bertara gonbidatu genuen Web 2.0 ikasgaira, azal ziezaien Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei berak zelan erabiltzen duen Flickr. Joxefek “Atauri” ezizena erabiltzen du Flickr-en, eta, hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Argazkizale baten lezioa

Joan den asteazkenean Joxe Felix Diaz de Tuesta izan genuen Eskoriatzan, Flickr esplikatzen gure ikasleei, Komunikazioko 1. mailakoei. Joxefek azaldu zigun berak zelan lantzen dituen argazkiak Flickr-era igo aurretik eta zelan darabilen Flickr besteengandik ikasteko. Bukaeran esan zigun bost urtean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Amabirjina garotakoa

Nikolas Zendoiari irakurri nion lehen aldiz esapide hori, Amabirjina garotakoa, Pilarikaz ari zela, alegia, gaurko egunagatik. Eta harritu egin nintzen, mutikotan gaurko egunez gu ere Aguletara joaten baikinen, aitaren baserrira, aitak lagundu egiten baitzien tio Patxiri eta Jose Kruz lehengusuari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1