Etiketaren artxiboa: ipad

Primerako teklatua iPaderako

Egia esan, orain arte oso gutxi erabili dut iPada idazteko. Erosi nuenean Ulysses aplikazioa Macintosherako, orduan ere erosi nuen aplikazio bera iPaderako. Ordenagailuan dezente erabili dut, baina iPadean, oso-oso gutxi. Eta arrazoietako bat uste dut izan dela teklatu falta: luze … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bost aplikazio iPad-erako

Atzo eta gaur artean bost aplikazio gehitu dizkiot nire iPad-ari, lagun diezadan zenbait lan hobeto egiten. Hiru doakoak dira, eta bi ordainpekoak. Doakoak Diigo. Dagoeneko erabiltzen dut nire ordenagailuetan, sareko dokumentuak gorde, sailkatu eta partekatzeko. Erabili ere, oso pozik erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

TED liburuak

TED elkarteak TED Books aplikazioa sortu du, eta berau erabilita, nahi duenak bere iPad edo iPhone aparailuetan irakurri ahal izango ditu elkarteak bi astez behin kaleratzen dituen liburuak. Eskaintza izugarri gustatu zaidanez, harpidetu egin naiz bildumara, eta 15 liburu jaitsi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Pozik iPad berriarekin

Hiru bat urte itxaron ditut, ikusteko ea beste enpresa bat gai ote zen Applen tabletaren parean jartzeko, bai prestazioetan, eta baita prezioan. Ez da horrelakorik gertatu, eta iPad bat erosi dut, Eroskiren eskaintza bat aprobetxatuta, aukera eskaintzen baitu tableta 12 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Bitartekari digitalak

Esan ziguten merkataritza digitalak prezio hobeak ekarriko zituela, merkeagoak, besteak beste bitartekariak (eta berauek kobratzen zituzten diruak) desagertuko zirelako. Neurri batean horrela izan da, liburu digitalak merkeago eros baitaitezke orain. Hala ere, Applek aldatu egin nahi ditu gauzak. PCWorld aldizkariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Zelan irakurtzen dugun ibilian gabiltzala

Telefono aurreratuak eta tableta digitalak agertzeaz batera, hainbat aplikazio agertu dira, informazioa zabaltzekoak, eta aplikazio hauek aldatzen ari dira zelan irakurtzen dugun ibilian gabiltzala. Oraingoan hiru aipatuko ditugu: Flipboard, Pulse eta Taptu. Hirurak informazio batzaileak dira, izatez, eta ederto baliatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Kno, testuliburu elektronikoak

Kno Video “New” from David Straus on Vimeo. Harrituta geratu naiz bideo hau ikusita, bertan Kno enpresa berriaren arbel digitala agertzen baita, testuliburu elektronikoak kudeatzeko. Aparailu honek aukera emango die erabiltzaileei marraztu, oharrak hartu, testua nabarmendu eta elkarlanean aritzeko beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hau ote liburuen etorkizuna?

“Ez daukat iPadik”, dio Mathew Ingram kazetariak, “baina bideo hau ikusita, non ikusten baita Alizia Lurralde Miresgarrian izeneko aplikazioa, sekulako gogoa eman dit arineketan dendara joan eta bat erosteko”. Niri, ez horrenbeste, baia ia-ia. Liburu guztiekin ezin izango da horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

iPad: kontsumitzeko, bai; sortzeko, ez

Time aldizkariaren azken alean Lev Grossmanek artikulu interesgarria idatzi du iPadi buruz. Bertan, goraipatu egiten du Applen arbel digitala, baina honela bukatzen du: Badut baina bat iPadi dagokionez: gailu gustagarria bada ere edukiak kontsumitzeko, ez du askorik laguntzen edukia sortzen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina