Etiketaren artxiboa: idazkuntza

Distrakzio barik idazteko

Egun hauetan aurkitu dut talde bat, berezia oso. Idazlez eta kazetariz osatua da. Eta berezia da, muturreraino eraman nahi dutelako euren helburua: idaztea, bat ere distrakzio barik. Ez dute nahi Internetik edo ordenagailu askok eskaintzen duten bestelako arreta-zurrupatzailerik, hala nola, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , | Erantzun

Word-etik kanpo bada bizitza

Gaur Karmele Jaio idazleak ariketa zaila egin du Berria egunkarian: erakutsi du zelan idazten duen, eta horretarako zelako baliabideak erabiltzen dituen. Bi bereziki: koaderno bat oharrak-eta egiteko, eta Microsoft Word testu-prozesatzailea. Ariketa zaila diot, zeren idazle askok ez dute nahi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Literatura | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Ulysses, gero eta hobea

Dena ondo irteten bada, hau izango da nire lehen artikulua Faroa blogean, argitaratzen dudana sartu barik WordPress blog-plataforman, hortxe dago-eta ostatu hartuta Faroa. Eta hori izango da Ulysses idazteko aplikazioari esker, bere azken bertsioak aukera ematen baitu (lehenago Medium plataformarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Blogak | Etiketak , , , , | Erantzun

Ulysses, idazteko

Gaur egun Ulysses aplikazioa erabiltzen dut idazteko. Jon Salaberri liburua berau erabilita idatzi nuen. Nire blogeko artikuluak ere hortxe idazten ditut. Baita Azpitituluak.com webgunean idazten ditudan laburpen motzak ere, film baten azpidatziak euskaratzen dudan bakoitzean. Batez ere iMac ordenagailuan idazten dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , | Erantzun

Markdown hizkuntza ikasten

Egun hauetan hizkuntza berri bat ikasten ari naiz, Markdown, gero eta gehiago erabiltzen baita idazkuntzan. Ikasten hasi bezain laster, ordea, konturatu naiz orain hamalau urte hasi nintzela hizkuntza horren antzekoa erabiltzen, jakin barik oso ondo zer zen, orduan markatze-sistema hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , | Erantzun

Coffitivity, berbaro emankorra

Imajina dezagun Ramon Saizarbitoria Friburgon, Suitzan, kafetxe batean idazten Egunero hasten delako eleberriaren zenbait pasarte, kafetxeko elkarrizketari dagozkionak hain zuzen. Zaila irudikatzeko? Diotenez, urte dezente lehenago, Triesten zegoela, Italian, James Joycek ere kafetxe batean idatzi zituen Ulysses nobelaren hainbat zati. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Pressbooks, tresna bikaina autoediziorako

Joan den astean ezusteko ezin atseginagoa hartu nuen Iker Merchán lagunaren doktore tesia gainbegiratzen ari nintzela, bertan konturatu bainintzen tesia idatzita zegoela Pressbooks erabilita, eta software horrek aukera ematen duela nork bere liburua sortzeko, bai formatu digitalean eta baita paperean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Scrivener, idazleentzako aplikazioa

Scrivener hitzak idazlaria edo kopiatzailea esan nahi du, eta Bartleby the Scrivener irakurri duenak —euskaraz Bartleby izkribatzailea, Juan Garziak bikain euskaratua— badaki hitz hori idazteko ofizioarekin lotuta dagoela. Orain, gainera, bada aplikazio bat langintza horrekin lotua, Scrivener testu prozesatzailea baino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Twitter: laburra eta ona, birritan ona

Ikusita zelako arrakasta izaten ari den Twitter, mundu osora zabaltzen ari baita etengabe, Dom Sagolla adituak liburu bat argitaratuko du urrian: 140 karakter: estilo liburu bat labur idazteko. Egileak berak Twitter-en aitortu duenez, hiru urte eta erdi egin ditu informazioa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Twitter-ek idazle hobea egiten zaitu

Asko hitz egiten da Twitter zein egokia den marketina eta negozioa lantzeko, baina Jennifer Blanchard kazetariaren iritziz, Twitter egokia da, orobat, norberaren idazkuntza lantzeko. Zelan? Behartzen zaitu zehatza izateraTwitter-ek gehienez jota 140 karaktere eskaintzen dizkizu zeure mezuak idazteko, ez 140 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun