Etiketaren artxiboa: google

Opari bat onartu ez nuenekoa

Nire urtebetetze egunean opari bat jaso nuen lehenengo orduan: Google Home Minibozgorailu adimentsua. Opariaren kanpoko papera urratu bezain laster, kaxa ikusi, eta adierazi nien etxekoei barkatzeko, banekien-eta zelako ilusioz egin zidaten oparia, baina nahiago nuela ez hartu. Geroago idatziz jarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak, Teknologia | Etiketak , , , | 2 erantzun

Jon Salaberri proiektua

Bera bizi zela, sekula ez nuen berbarik egin Jon Salaberri herrikidearekin, baina publiko egin zuenean hiesduna zela eta asmoa zuela bera bezalako gaixoen alde lan egiteko, iruditu zitzaidan sekulako meritua zuela. Orain hogeita bost bat urte, bera izan zen HIESaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Erantzun

Bihar-etziko termostatoa

Orain sei urte eta erdi, 2007an, lehen iPhone hura ikusi nuenean bezala, gaur ere jakin izan dut zelakoak izango diren bihar-etziko termostatoak. Horretarako nahikoa izan dut Nest izeneko termostatoa ikustea, albiste batean irakurri ondoren atzo Googlek Nest Labs enpresa erosi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Teknologia | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Play Music probatzen

Atzo kontu bat ireki nuen Play Music zerbitzuan, hau ere Googlena. Telefonoan baneukan izen bereko aplikazioa, baina atzo arte, kasurik ere ez. Atzo, berriz, bideo bat ikusi nuen, zelan entzun musika telebistan Chromebook baten bidez, eta nik, telebista ahaztu eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , , , | Erantzun

“Liburu digitalak” izeneko komunitatea

Larunbatean komunitate bat sortu nuen Google+ sarean: “Liburu digitalak”. Bertan nahiko nuke informazioa eta iritziak partekatu, batez ere euskal liburu digitalen inguruan, uste dut-eta esparru hori atzean geratzen ari dela. Gai asko jorratuko ditugu komunitate horretan: irakurgailuak, eskubide digitalen kudeaketa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

7 GB mezu elektroniko

Orain zortzi urte, 2004an, Googlek Gmail zerbitzua sortu zuenean 1GB eskainita, pentsatu nuen bizi guztian ez nituela beteko 1.000 MB, hain zen-eta orduan kopuru handia. Besteak beste, horregatik sortu nuen kontu bat Gmailen, eta berau bihurtu zerbitzu nagusia nire posta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Google +: zelan formateatu testua

Banuen gogoa ikasteko jendeak zelan formateatzen dituen testuak G+ sare sozialean, testuok dezente txukunago geratzen baitira aukera izanez gero hitzak beltzez, italikoz edo beste estilo batean jartzeko. Oraingoz, hauxe da ikasi beharrekoa: Letra beltza. Hitz bat beltzez jartzeko nahikoa da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Grafikoak blogerako

Atzo aurkikuntza interesgarria egin nuen sarean: Google Image Chart Editor. Aplikazio hau beta fasean dago oraindik, alegia, oraindik probatan dago, baina balio du grafikoak egin, berauek sarean partekatu eta blogean adibidez argitaratzeko. Huts-hutsean has gaitezke grafiko bat egiten, edo —dezente … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Agur Google Notebook. Ongi etorri Evernote

Orain dela gutxi irakurri nuenean hilabete barru, hor nonbait, Googlek kendu egingo zuela Notebook zerbitzua —orain bi urte ere konpainia amerikarrak adierazi zuen ez zuela gehiago garatuko aplikazioa— alternatiba sendo baten bila hasi nintzen nire memoria birtualerako, zeren azken urteotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Artikuluak ere, Kindlen

Twitter-en jakin nuen —beste behin, zenbat informazio interesgarri jasotzen dudan Twitter-en—, Mikel Lizarralde lagunari esker, jakin nuen badagoela aplikazio bat, Send to Kindle, aukera ematen duena, erabiliz gero Google Chrome nabigatzailean, webgune batean irakurritako artikuluak Kindle irakurgailu digitalean gordetzeko. Etxean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun