Etiketaren artxiboa: galdakaoko_ospitala

Amaitu da eritasuneko baimena

Hogeita zortzi egun egin ditut fakulatea zapaldu barik: lau Galdakaoko Ospitalean, eta gainerakoa, etxean. Aldi horretan atsedena hartu dut, asko irakurri eta paseatu. Baina hori ere amaitu da, joan den ostiralean jaso nuen-eta senda agiria. Atzo, eguraldi ona baliatuta, arineketan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Galdakaoko Ospitalearen tripak, agerian

Ospitaleetan bero egin ohi du. Aste honetan Galdakaokoan izan naizenean ere, kanpoan hotz, baina barruan bero egiten zuen. 322. gelatik ikuspegi hau neukan: bertan berokuntza zentralaren barrunbeak agertzen ziren, baina Pompidou Center bailitzan antolatuta, dena begi-bistan. Argazkia telefonoarekin atera nuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Lau egun ospitalean

Astelehena ezkero ospitalean izan naiz, Galdakaon, tronbosia izan dut-eta ezker hankan. Orain sei urte bezala, astelehenean Eco Doppler bat egin zidaten, ekografia berezi bat, eta hark salatu zuen zaineko tronbosi partziala izan nuela, ezkerreko femoro poplitean. Orduan ospitaleratuta sei egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 12 iruzkin