Etiketaren artxiboa: faroa

Urte oparoa azpititulatzen

2015ean buru-belarri murgildu nintzen Jon Salaberri proiektuan, eta ez nuen pelikularik azpititulatu. Baina urtearen azken egunean irakurri nuenean Luistxoren txosten ezkorra, erabaki nuen berriro hasiko nintzela atzerriko filmak euskaratzen, batez ere ingelesetik. Urtebete geroago, izugarri poztu nau Luistxoren aurtengo txostenak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Erantzun

Ulysses, gero eta hobea

Dena ondo irteten bada, hau izango da nire lehen artikulua Faroa blogean, argitaratzen dudana sartu barik WordPress blog-plataforman, hortxe dago-eta ostatu hartuta Faroa. Eta hori izango da Ulysses idazteko aplikazioari esker, bere azken bertsioak aukera ematen baitu (lehenago Medium plataformarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Blogak | Etiketak , , , , | Erantzun

Lehen hilean jaitsitako liburu kopurua

Gaur hilabete jarri nuela nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan. Harrezkero, 272 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf. Ondorioak Kontuan izanda liburua doakoa dela eta ez dudala horrelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Erantzun

Gustavo aurkitu dugu

Orain zortzi urte, saiatu nintzen Gustavo aurkitzen, mutil argentinar bat 1985ean Israelen ezagutu genuena. Orduko ahalegin arrakasta gabearen berri Faroan bertan kontatu nuen. Joan den igandean, ostera, berriro saiatu nintzen Googlen. Hasieran, ezer ez. Baina gero emaitza batek eraman ninduen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Erantzun

WordPress plataforman gaude orain

Ez dakit konturatu zaren, irakurle, akaso bai. Kontua da Faroa orain WordPress plataforman dagoela, Goienak horrela erabakita. Hauxe da, hain zuzen, plataforma horretan dagoenetik bertan idazten dudan lehen mezua. Denborak esango digu zer abantaila dituen WordPress-ek.  

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zelan bilatu gaiak Faroan

Ustekabean konturatu naiz badagoela modu sinple bat gaiak bilatzeko blog honetan. Nahikoa da Faroaren URLari eranstea /tag/ eta bilatu nahi den hitza, Flickr-en eta beste zerbitzu batzuetan egiten den moduan.Aproba egin dut, eta konturatu naiz zenbait garien inguruan dezente idatzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Faroak, 6 urte

Faroak sei urte bete ditu gaur, 2004ko azaroaren 8an sortu bainuen, orduko hartan Blogger zerbitzuan, justu 52 urte bete nituenean. Tarte honetan joerak aldatu egin dira nabarmen: lanera iritsi orduko, lau mezu nituen Facebook-en, zorionak ematen. Argi dago gaur egun, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 8 erantzun

Faroak eta biok urteak egin ditugu gaur

Nire urtebetetze eguna zen, 2004an, eta erabaki nuen urte hartako oparia izango zela blog bat. Blogger plataforman sartu, eta bat egin nuen, Faroa, behin-behineko izenarekin, probak egiten nituen bitartean. Askotan bezala, behin-behineko izena behin betiko egin zen. Hilabete batzuk geroago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 10 erantzun

Faroak 101 harpidedun Bloglinesen

Atzo konturatu nintzen Faroak 101 harpidedun dituela  Bloglines informazio batzailean. Eskerrik asko blog hau aukeratu duzuen guztioi. Segi gogor.  

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Sei urte blogeatzen

Joan den azaroaren 8an Faroak hiru urte bete zituen, 2004an hasi bainintzen blog honetan idazten, nahiz eta orduan Blogger plataforman izan. Sustatun, berriz, 2001eko hondarrean hasi ginen. Beraz, sei urte blogeatzen, hor nonbait. Gaur kopa bat ardo edango dut hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 10 erantzun