Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Euskaldunon Egunkaria

Atzo asmoa nuen Andoainera joateko, parte hartzera ekitaldi batean Euskaldunon Egunkariaren alde, baina azkenean, gauzak okertu, eta ezin joan. Benetan sentitu nuen, orain bi urte ere agertu ezinik geratu bainintzen ohean. Hala ere, faro hau aprobetxatu nahi dut nire elkartasuna … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

18/98 +

Atzo Kursaalen izan nintzen, Donostian. Hara joan ginen 18/98 + taldeak deituta, babesa eskaintzera berrehundik gora inputatu euskalduni, zein Espainiako Audientzia Nazionalak akusatu baititu ETArekin nahastuta, eta legea bera urratuta kasu askotan. Aretoa beteta zegoen, eta ekitaldia ondo antolatua, hiru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

101 gau

Baneukan etxean, eta irakurria nuen, baina Gabonetan oparitu egin zidaten Txiliku idazlearen 101 gau liburua, eta nik, berriro irakurri. Zerbait bitxia gertatu zait, ordea, bigarren aldiz leitzerakoan: konturatu naiz 101 gau dela blog moduko bat, paperezko blog bat, nolabait esatearren, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Sentibera nago

Hurbiltzen ari dira aurkezpen egunak, eta gero eta sentiberago sentitzen dut neure burua: herenegun telebistaren aurreran hitz egin nuen, Postdata saiorako, eta une batez isildu behar izan nintzen, begiak bustita; atzo Mezulari irratsaioan egin nuen berba, Euskadi Irratian, eta beldurrak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Haur bereziak eta musika

Joserra Vitoria lankide eta lagun dut HUHEZIn. Musika irakasten du, bai fakultatean, eta baita Arrasate Musikalen ere. Aspalditxo, baina, Joserra hasi zen musika lantzen haur bereziekin, hezkuntza premia bereziak dituztenak (Down sindromea, atzeratasuna eta autismoa). Emaitza ikusgarriak lortu ditu. Hil … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elurra, ustekabean

Atzo ezusteko galanta hartu nuen lanetik irtendakoan. 18:30ak ziren, eta Eskoriatzan elur bustia ari zuen. Mondragoera iritsi, eta elur pikorta. Hasi Kanpazar igotzen, eta gero eta elur gehiago, baina gu kamioi baten atzetik, astiro. Bide bazterrean, auto bat istripua izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Iritsi da liburua

Larunbat goizean jaso nuen liburua, Xabier Mendiguren Elizegik ekarrita Elorriora. Ederra. Ondo josia. Ikusgarria. Xabierrek eta Elkarrek oso lan ona egin dute. Ahaztu barik Jabi Ubierna, azaleko diseinatzailea. Nahi nuen azalak garbi erakustea liburuak minbizia duela gai, edergailurik gabe. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Ane, Guatemalara

Bihar Ane Larrañaga Guatemalara joango da, El Tesoro izeneko herriskara, oihanaren erdian. Anek 21 urte ditu, eta Irakasle ikasketak bukatu berriak, erabaki du etxeko erosotasunak utzi, Durangon, eta Ertamerikara joatea, zortzi hilabeterako. Ez da bakarrik joango, ordea. Beste lagun bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

We Media

Atzo irakurri nuen eCuaderno blogean, nola itzuli den gaztelaniara liburu interesgarri bat, We Media, Shayne Bowman eta Chris Willis adituena, eta nik jaitsi eta inprimatu egin nuen. Egia esan, aurretik ez nekien ingelesez zegoenik ere, eta harritu egin nintzen, zeren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aurki berritua

Errotik aldatu da Aurki bilatzailea. Izan ere, bilatzaile ez ezik, orain albiste biltzaile bihurtu da. Aurkiren atzean orain robot bat dago, eta robot horrek bildu egiten ditu, aldian behin, euskaraz argitaratzen diren albisteak, baldin eta albiste iturri horiek RSS erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina