Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Salem gogoan

Atzo bazkari-omenaldi bat izan genuen Ormaiztegin, urte bat bete baita Salem Hach-Embarek laguna hil zela. 70 lagun inguru elkartu ginen Gurutze Irizar emaztea eta Beñat eta Garazi seme-alaben inguruan, erakusteko gure atxikimendua eta maitasuna. Saharako erresistentziak, bestalde, argazki batzuk ezarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

53 tako

Zorioneko ni. Azaroak 8 ditu gaur, eta badut zer ospaturik. Lehenik, nire urtebetetzea: 53 urte, horietatik hiru, nire bigarren bizialdikoak, alegia, minbizia aurkitu zidatenetik honakoak. Bigarrenik, osasun kontuak: atzo medikuak esan zidanez, dena ondo doa. Eta hirugarrenik, Faroa: nire blogak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 17 iruzkin

Aitor Larrañagaren erakusketa

Aitor adiskidea dut, eta koinatu. Argazki zale amorratua da, eta azken urte hauetan bereziki gozatzen ari da argazkigintza. Olympus kamera digitala alde batetik, eta bi ordenagailu bestetik, Windows sistemarekin bata eta Mac sistemarekin bestea, sekulako laboratorioa dauka etxean, baina lehen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Liburu denda bat gutxiago

Atzo Hire liburu dendan izan nintzen, Arrasaten, eta Pilarrek eman zidan berria: datorren azaroan, itxi egingo dute liburu denda. Guztira 32 bat urte egin dituzte Martinez de Ubago ahizpek Portaloiaren ondoan liburuak-eta saltzen. Denda txikia da, baina liburu zaleok hortxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Argia

Halako batean, Toledoko euskalduna aspertu egin zen hiztun kaskarra izaten, eta Deustuko Unibertsitatean ikasten ari zela, erabaki zuen euskara ikastea. Eta orduan bi gauza egin zituen: Zeruko Argiaren harpidetza, astekari bat, artean egunkari itxurakoa. Erosi zuen Ixaka Lopez Mendizabalen hiztegia. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Noiz arte Euskadi Irratia RSS barik?

Joan den asteaz gero Bloglines albiste biltzaileak SER irratiaren audioak ekartzen dizkit zintzo-zintzo, Madrilgo irratiak zerbait berri ateratzen duen aldiro. “Iñaki Gabilondok”:http://www.cadenaser.com/programas.html?anchor=serprohoy egindako elkarrizketak, El Larguero irratsaioan egindako solasak, eta beste material asko iristen zait orain, ordenagailuan entzun dezadan. Euskadi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Tom Wolfe

Asteburu honetan irakurri dut elkarrizketa bat “El País Semanal”:http://www.elpais.es/ aldizkarian, eta bertan Tom Wolfe idazle amerikarrak huntaz eta hartaz hitz egiten du, bere azken liburuaren harira. Blogak ere aipatu ditu, eta hauxe esan: —Zer hedabide interesatzen zaizu? —Uste dut badirela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oihana Elorza

Joan den ostiralean Goiena Telebistan izan nintzen, saio bat grabatzen. Oihana Elorzak egin zidan elkarrizketa, Ilunpean saioan. Zuetariko gehienek ezagutuko duzue Oihana, garai batean Bertatik Bertara saioan ibili baitzen Andoni Aizpururekin batera. Oñatiarra da, eta sekulako naturaltasuna dauka kameraren aurrean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Agur Blogger, kaixo Goiena.net

Iaz ireki nuen Faroa etxe honetan, Blogger-en, nire urtebetetze egunean. Gaur, berriz, ia lau hilabete geroago, itxi egingo dut faro hau, hemendik aurrera Faroak beste etxe bat izango du-eta: Goiena.net. Kontua da Goiena.net-ek blogarien komunitate bat sortu nahi duela Debagoienean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Alea jacta est

Dena daukat prest liburua aurkezteko, bai Donostian, bai Arrasaten. Orain ikusi egin behar gai garen errepidean arazo barik ibiltzeko, atzo iluntzeko elurtearen ondoren, berriro hasi baita elurra. Atzo goiza, berriz, urteko egunik politena izan zen: bazter guztiak elurtuta, zuri-zuri, ezin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin