Etiketaren artxiboa: familia

Leonard Cohen eta kafe irlandarra

Gure etxean denok dugu gogoan lehenengoz noiz izan genuen Leonard Cohen abeslariaren berri: 70. hamarkadan izan zen, Begoña gure arreba zaharrena itzuli zenean Irlandatik, bertan hilabete eginda. Bi opari ekarri zizkigun handik: zinta magnetofoniko bat,Songs of Love and Hate, Leonard … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Kanadatik bueltan

Aprobetxatuta Miren alaba Toronton dagoela, Kanadan, Bego emazteak eta biok hiru aste egin ditugu paraje haietan. Aldi horretan lagun batzuen etxean izan gara, Toronton, Mirenen fakultatetik eta etxetik nahiko hurbil. Horrek aukera eman digu Mirenekin elkartzeko, eta, harekin batera, Centennial … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak, Geografia | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Antolatzaile eskuzabalak

Atzo familia bazkaria izan genuen Elorrion, Buzkantz elkartean, bertan Bego emaztearen aldeko lehengusu-lehengusinak elkartu ginen-eta elkarrekin bazkaltzera. Betiko moduan, talde antolatzaile bat izan zen prestatze lanak egiten, denok ondo bazkal genezan. Atzoko kasuan, gainera, mahaiak oso modu txukunean ipini zituzten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Berrion

Berrio da Elorrioren 15 auzoetarik bat, eta kokatuta dago Elorrio eta Elgeta artean. Atzo hantxe elkartu ginen anaia-arreba arteko batzuk gure bikotekideekin, bertan bazkaltzeko. Bazkaldu, primeran. Ondorengo tragoa ere etxaurrean, giro epel-gozoan. Eta alde egin aurretik, San Estebango ermitara egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Erantzun

WhatsApp familian

Komunikazioaren ikuspegitik, WhatsApp aplikazioa izan da azken aldian gure familian gertatu den fenomenorik aipagarriena. Talde bat sortu dugu Bego emaztearen partekoekin, eta beste bat nire adarrekoekin. Eta talde biak bizi-bizi ari dira lanean, elkarren berri ematen. Posta elektronikoan genituen familia-taldeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telefonoa | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Benidormen

Atzo iritsi ginen Benidormera. Goizeko 08:15etan autobusa hartu Bilbon, eta arratsaldeko 18:30ean iritsi ginen hona. Bidaia luzea izan zen, baina erosoa. Nik, behintzat, aprobetxatu nuen astindu ona emateko Enrique Dans-en azken liburuari. Autobus geltokian Iñaki eta Maribi genituen zain, gure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Juan Bautista

Gaur joan da azkenengoz lanera, 45 urtez beharrean ibilita, ikasi bitartean ere –Eskola Politeknikoan zebilen, Mondragoen– lan egiten baitzuen egun erdiz. Anaia dut Juan Bautista, mutiletan zaharrena, nahiz eta denetan bigarrena den. Nola aita zenak Unión Cerrajeran egin zituen laneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun