Etiketaren artxiboa: euskara

Twitter eta Berriaren Estilo liburua

Egun hauetan hainbat tokitan aipatu dut Berria egunkariak zein ondo erabiltzen duen Twitter bere Estilo liburuaren lana zabaltzeko. Nik egunero begiratzen dut Estilo liburuaren Twitter kontu hori, eta iruditzen zait praktika onen adibide bikaina dela sare sozialen erabileran. Askotan, Twitter … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Jazten aldizkaria

Datu bila ari nintzela, ikusi dut Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED), PDF formatuan eskaintzen duela bere webgunean Jazten aldizkaria, Julen Arexolaleiba soziolinguista arrasatearrak zuzendu zuena XX. mendeko 90. hamarraldiaren lehen erdian. Jazten AEDren ahalegin berezia izan zen, partekatzeko bere baitan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Berriaren Estilo liburua eta Twitter

Azken aldi honetan, tarteka-marteka, eta Twitter kontsultatzen ari naizela, begia joan egiten zait Berriaren Estilo Liburuaren (BEL) Twitter kontura. Sarrera berri bat dela, herrietako festak direla edo Kontxako estropadak, konturatu naiz, BEL etengabe ari dela eguneratzen, eta bertako arduradunak lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Jakobitak eta konposta

Abuztuaren 12an, Zaldieroak jakobiten berri eman zigun Berrian, bertako orrietan egunero egiten duen zintan. Orduan jakin nuen jakobitak direla Jakoba Errekondo agronomoaren jarraitzaileak, eta hortik ondorioztatzen dut gehienak ortulariak, baserritarrak eta lorezainak izango direla, esparru horietan gaur egun Jakoba Errekondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Iazko hezurrak

Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean

1757ko apirilaren 4an, astelehena, Le Dauphin itsasontzi kortsarioa Baionatik irten zen 34 lagunekin Louisbourg aldera, garai hartan Frantziak Nova Scotian zeukan gotorleku eta portura, Kanadan. Printzipioz, bidaiak sei bat aste iraun behar zuen, baina bosgarren egunean hiru fragata britainiarrek harrapatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , , , | Iruzkin 1

Back to Leizarraga

Kepa Altonagak ez du ezkutatzen Stephen Jay Gould paleontologo estatubatuarra miresten duela, zientzialari bezainbeste, zientzia dibulgatzaile gisa. Hura bezala, bera ere saiatzen da gure artean zientzia euskaraz zabaltzen. Honekin, hiru liburu irakurri dizkiot gure biologoari, zein baino zein interesgarriagoa: Darwin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | 3 iruzkin

Bizkaiko itsasoa, espaziotik ikusia

Gaur, 2015eko urtarrilaren 20an, Samantha Cristoforetti italiar astronautak opari ederra bidali digu ISS Nazioarteko Espazio Estaziotik. Oparia —nik, behintzat, halakotzat hartu dut— goiko argazkia izan da, testu honekin: Hello #Spain! The Bay of Biscay from Gijon to Bilbao. Some snow on the … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Geografia | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

#hitzokei bat sortzen: “Pederostia”

Gaur burruka latza izan dut neure buruarekin #hitzokei bat sortzeko, alegia, hitz baten definizio bihurritu eta umoretsua. Bart gauean, Joan Mari Irigoien idazlearen azken liburua irakurtzen ari nintzela, Pistolak eta epistolak, bertan “Pederostia” hitza irakurri nion, eta berehala pentsatu nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

The Unbelievers

Ariketa ona izan da The Unbelievers dokumentala itzultzea —euskaraz, Fedegabeak. Zaila, alde batetik, bertan hizlariek oso esaldi luzeak esaten dituztelako, zatika itzuli beharrekoak. Harrigarria, bestetik, ikusita mundu anglosaxoian zientziak zelako oihartzuna duen. Harritzeko modukoa baita ikustea Sydneyko Opera etxeko aretorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1