Etiketaren artxiboa: euskara

Urte oparoa azpititulatzen

2015ean buru-belarri murgildu nintzen Jon Salaberri proiektuan, eta ez nuen pelikularik azpititulatu. Baina urtearen azken egunean irakurri nuenean Luistxoren txosten ezkorra, erabaki nuen berriro hasiko nintzela atzerriko filmak euskaratzen, batez ere ingelesetik. Urtebete geroago, izugarri poztu nau Luistxoren aurtengo txostenak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Erantzun

Animaziozko filmak Gabonetarako

Gogoan dut zelan orain bizpahiru urte Euskadi Irratiko kazetari batek elkarrizketatu zuen Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com zela-eta. Kazetariak jotzen zuen txalogarri bezain bitxitzat atzerriko filmak euskaraz azpidaztea. Elkarrizketa amaieran, galdetu zuen webgune horretan zer zegoen umeentzat: “Toy Story, adibidez, euskaratuta duzue?”. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , | Erantzun

Citizen Kane, gaurkoa eta betikoa

Aspaldi nuen Citizen Kane film mitikoaren berri, baina orain gutxi arte, ikusi barik nuen. Inoizko film onenen zerrenda gehienetan egon arren, ez nuen ikusita. Orain bizpahiru aste, ostera, erabaki nuen klasiko horren azpitituluak euskaratzea, eta horren aitzakian ikusi dut. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Azken gutuna

Aurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen Hitz liburu-dendan: Azken gutuna eta beste, Vassili Grossman idazlearena. Liburu txikia da, 75 orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen Oroimenean barrena bilduman. Liburuak hiru lan ditu: Azken gutuna, Ikonnikoven … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Zu eta gu

“Bizitza maite diat, horregatik ari nauk heriotzaz”. Egileak lagun bati esandako esaldi horrek definitzen du Anjel Lertxundi idazlearen azken lana, Zu, non kontatzen baita egilearen emaztea —egileak Zu izendatuko du liburuan zehar— zelan gaixotu den, pankreako minbiziak jota, eta familia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1

The Martian

Elorrion ikusi nuen The Martian filma lehen aldiz, eta hain gustura geratu nintzen, ze liburua ere irakurtzen hasi nintzen, Andy Weir-en eleberria. Filma bera ere bigarren aldiz ikusi nuen, bertsio originalean, eta ezin gusturago orduan ere. Badaezpada esango dut, 2001: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Erantzun

Twitter eta Berriaren Estilo liburua

Egun hauetan hainbat tokitan aipatu dut Berria egunkariak zein ondo erabiltzen duen Twitter bere Estilo liburuaren lana zabaltzeko. Nik egunero begiratzen dut Estilo liburuaren Twitter kontu hori, eta iruditzen zait praktika onen adibide bikaina dela sare sozialen erabileran. Askotan, Twitter … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Erantzun

Jazten aldizkaria

Datu bila ari nintzela, ikusi dut Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED), PDF formatuan eskaintzen duela bere webgunean Jazten aldizkaria, Julen Arexolaleiba soziolinguista arrasatearrak zuzendu zuena XX. mendeko 90. hamarraldiaren lehen erdian. Jazten AEDren ahalegin berezia izan zen, partekatzeko bere baitan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Berriaren Estilo liburua eta Twitter

Azken aldi honetan, tarteka-marteka, eta Twitter kontsultatzen ari naizela, begia joan egiten zait Berriaren Estilo Liburuaren (BEL) Twitter kontura. Sarrera berri bat dela, herrietako festak direla edo Kontxako estropadak, konturatu naiz, BEL etengabe ari dela eguneratzen, eta bertako arduradunak lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Erantzun

Jakobitak eta konposta

Abuztuaren 12an, Zaldieroak jakobiten berri eman zigun Berrian, bertako orrietan egunero egiten duen zintan. Orduan jakin nuen jakobitak direla Jakoba Errekondo agronomoaren jarraitzaileak, eta hortik ondorioztatzen dut gehienak ortulariak, baserritarrak eta lorezainak izango direla, esparru horietan gaur egun Jakoba Errekondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | Erantzun