Etiketaren artxiboa: erretiroa

Ia hogei urtez Jesus Ojangurenekin

Hil honen amaieran Jesus Ojanguren hematologoak erretiroa hartuko du. Hori dela-eta, eta aprobetxatuta Galdakaoko Ospitalera joan naizela begiak-eta artatzera, agur eta eskerrik asko esatera joan natzaio Eguneko Ospitalera, gaur hantxe baitzegoen. Jende asko zuen zain, eta agurra laburra bezain sentitua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Laster arte, Felix!

Orain bizpahiru hilabete aurkitu nuen Felix Ibargutxi Donostiako Alde Zaharrean, eta kontu kontari aritu ginen, alboko okindegia ireki zuten arte, haren zain zegoen-eta kazetari legazpiarra. Orain, berriz, jakin dut erretiroa hartu duela. Bejondeiola! Joan den mendeko laurogeigarren hamarkadan izan nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Mikel Irizar erretiratu dela-eta

Atzo bazkari ederra izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, aitzakia hartuta Mikel Irizarrek erretiroa hartu duela Kutxan. Hori dela-eta, Aranzabal eta Irizar familiak bertan elkartu ginen, jai-giroan, 40 bat lagun guztira. Eguraldi ona, giro hobea, janari gozoa, edari paregabeak, bertso jarriak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Jai flamenkoa Begoñarentzat

Larunbata egun berezia izan zen gurean, ospatu egin genuen-eta Begoña arrebak erretiroa hartu izana. Hori zela-eta, festa flamenkoa antolatu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, bagenekien-eta Begoñari beti gustatu izan zaiola dantza mota hori. Norbaitek ikusi nahi baditu argazkiak, Flickr-en daude, Begoñaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Ramonen erretiroa ospatzen

Joan den larunbatean, hilak 24, bazkari bat egin genuen Gorlan, Bergaran, ospatzeko Ramon anaiak erretiro aurreratua hartu duela. Bazkaria zoragarria izan zen, menestra eta legatza, Liernik bakarrik prestatzen duen moduan. Ondoren etorri ziren opariak: aurreko amantala, etxeko kapela eta luma-erratz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Ramonek erretiroa hartu du

Gaur egun seinalatua da guretzat, gure anaia Ramonek erretiroa hartu baitu. Ez da neba-arrebetan zaharrena, beste bi ditu zaharragoak, baina aukera irten zaio, eta berak heldu aukerari. Izugarri poztu naiz beragatik, badakit-eta aurrerantzean egingo duela berak gehien maite duena: pintatu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Erretiro gozoa

Igandean bazkaria izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Javier Larrañaga koinatuak erretiroa hartu duela ospatzeko. Kanpoan eguraldi eskasa egin arren, barruan ederto igaro genuen, jaki eta edari gozoekin. Javierrek 61 urterekin hartu du erretiroa, eta orain gustura bizi da, gustuko gauzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina