Etiketaren artxiboa: elurra

Elurra mara-mara

Iragarrita zegoen, eta, hala ere, ezusteko atsegina izan zen Kanpazar mendatean gora gentozela elurra mara-mara ikustea. Gaueko 23:20ak ziren, eta Ormaiztegitik bueltan gentozen, han erakusketa eder bat ikusita bertako industrializazioaz. Behin lagunak agurtuta, autoan sartu ginen afrontuaren erdian. Deskarga igoten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen

Atzoko elurrak ustekabean harrapatu gintuen, ni behintzat bai. Beste behin, elurrak ipurdi bistan utzi gintuen: Jaiki bezain laster hartu nuen ezustekoa, Elorrio zuri-zuri baitzegoen. Euskadi Irratian, berriz, hitz erdirik ere ez elurraren gainean. Ezta Radio Euskadin ere. Autoan nindoala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Asteburu zuria

Asteburu zoragarria izan da joandako hau. Aspaldi ez bezala ikusi dugu elurra mara-mara egiten, batez ere larunbat iluntzean, eta aukera baliatu dugu bazterrak beste ikuspegi batez ikusteko. Mendiko botak eta neguko jantziak aldean, oinez ibili gara batera eta bestera, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, elurtuta

Horrela ikusten zen gaur goizean Txantxibiri kalea, Elorrion, gure etxeko balkoitik. Urrutian, Udalatx mendia, zuri-zuri. Bestaldeko arbolak ere, halaxe, sekula baino ederragoak euren zurian. Autoak lo, elurraren mantapean. Horietako pare bat, espaloiaren gainean, gidariek kafea hartzen duten bitartean, ordu horietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Non dago Ertzaintza?

Egun hauetan, inguruak elurtuta daudela, ez dut ertzain bat bera ere ikusi errepidean: ez trafikoa bideratzen, ez aholkuak ematen, ez eta laguntzen ere. Kasualitatea izango da, eta seguruenik ibiliko ziren hortik zehar horrelako lanetan, baina nik ez ditut ikusi. Ez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin