Etiketaren artxiboa: eibar

Euskal Wikilarien Kultura Elkartean

Joan den ostiralean Eibarren izan nintzen, Markeskua jauregian, bertan urteroko bilera baitzuen Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Berez, niri ez zegokidan bileran egotea, bezperan egin bainintzen elkarteko bazkide, 5€ ordainduta, baina animatu eta joan egin nintzen. Egiari zor, bilerara joan nintzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak wikipedia | Etiketak , , , , | Erantzun

Eibar, lider

Lehen partida 1-3 irabazita, ezin hobeto ekin dio Eibar Futbol taldeak 2015-2016 denboraldiari, lehen jardunaldia jokatuta, bera baita liderra. Badakigu dezente sufritu beharko duela mailari eusteko. Baina, horregatik hain zuzen, une egokia izan daiteke bideo hau ikusteko, urte honen hasieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Erantzun

Eibar.org: aitzindarien omenaldian

Larunbata aitortza eguna izan zen. Eibar.org blog komunitateak 10 urte bete dituela-eta,  Eibarren elkartu ginen hainbat lagun, omenaldi egitera euskal blogarion aitzindariei, eurek erakutsi ziguten-eta zelan sortu bloga eta bertan zelan idatzi. Goiz ederra izan zen. Lehen zatia Portalen egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Blogak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Twitter hizpide

Atzo Eibarren izan nintzen, CodeSyntax enpresak antolatutako jardunaldi batean, Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean. Bertan, Twitter izan nuen hizpide, beste bi hizlarirekin batera: Iban Arantzabal eta Luistxo Fernandez. Azken honek baina, Umap aurkeztu zuen, Twitter-etik abiatuta. Jende dezente elkartu ginen jardunaldian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

OpenStreetMap ikasten

Atzo Eibarren izan ginen, Tagzania zerbitzuen bulegoetan, bertako lagunek erakutsi behar ziguten-eta zelan erabili JOSM editorea Euskal Herria mapeatzeko OpenStreetMap proiektuaren barruan. Guztira hamabost bat lagun elkartu ginen, gehienak adituak eta arituak —Etxebeste anaiak adibidez (beheko argazkian)—, eta gutxi batzuk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Serafin Basauri

Atzo eguerdian Eibarren izan nintzen, Serafin Basauri euskaltzalearen omenaldian. Aspaldi ezagutzen dut Serafin, 70. hamarralditik bai, eta beti iruditu zait pertsona eredugarria: trankila, errespetu handikoa besteekiko eta zubiak eraiki zalea. Besarkada handi batez hartu ninduen, aspaldi elkar ikusi barik-eta. Nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Plone egun oparoa

Joan den ostiralean, azaroak 7, World Plone Day zela-eta, CodeSyntax enpresak mintegi bat antolatu zuen Tagzania enpresa jaio berriaren bulegoetan, Eibarren, eta bertan bildu gintuen hogeita hamar bat lagun, denak Plone erabiltzaileak gure enpresetan. Konpainia oneanCodeSyntaxek berak egin du dagoeneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Zenbat blog daude euskaraz?

Euskal blogosfera 2001ean sortu zen, Sustatu.com blogarekin. Gaur egun, berriz, ia sei urte igarota, 4.500 blog inguru ditugu euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen duen neurria, blog horien %55 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 16 erantzun