Etiketaren artxiboa: durango

Anbotoko heretikoak eta Elizaren gehiegikeriak

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, Los herejes de Amboto. “Luteranos” en el año 1500, Ander Berrojalbiz durangarrak idatzia eta Pamiela argitaletxeak kaleratua. Liburuak barrenak astindu dizkit, ikusita garai hartan Eliza katolikoak zelako kontrol soziala eragiten zuen, horretarako jendea torturatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Gida baimenarekin bueltaka

Haserre nago. 58 euro kobratu didate gida baimena hiru urtez luzatzearren. Ez fakturarik, ez eta azalpen garbirik. Hasieran, hiru urtez luzatuko didatela, eta ez bost edo hamar, urtebete falta zaidalako hamargarrena egiteko hezur muineko transplantea egin zidatenetik; horregatik, eta Sintrom … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Durangon, patxadaz

Azken orduan iritsi ginen Durangora, Euskal Liburu eta Disko Azokara. Artean hiru ordu laurden falta ziren bertako ateak ixteko. Jende parrastarik ez, ostera. Lasai ibil zitekeen batera eta bestera. Erosi beharrekoak, beraz, di-da batean egin genituen. Hauek ekarri genituen etxera: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Durangoko Azokaren alde ilunak

Amaitu da Durangoko Azokaren 42. aldia. Badakigu zenbat jende ibili den aurten azokan? Ez. Badakigu zenbat liburu eta disko saldu diren? Ez. Badakigu zer liburu eta disko saldu diren gehien? Ez. Horren ordez, kea dugu ugari: “zorionez, urte ona izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Durangon lasterka

Atzo Durangon izan ginen, baina ez azokan, baizik eta lasterka egiten. Aprobetxaturik Miren alabak arineketan egin behar zuela bere gelakideekin, guk ere horixe. Nire lehen lasterketa izan da azken lau urte eta erdian, eta lehena gaixotu nintzenetik. Miren gaixoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Erasmo, Durangon

Bi gauza ditu niretzat bereziki erakargarriak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak: aspaldiko lagunak agurtzea eta ustegabeko liburuak topatzea. Atzo, ostegunez, horixe gertatu zitzaidan. Mondragon Unibertsitateak lehen aldiz ipini du txosna bat azokan eta, horren kausaz, atzo eguerdi-arratsaldean han egotea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Durangoren zain

Azken hiru asteotan ia egunero agertzen ari dira hedabideetan liburu berriak, denak argitaratuak Durangoko Azokari begira. Horietatik, begiz jota ditut bospasei, nahiz eta Gabonetan denbora nahikorik izan ez denak irakurtzeko. Astebete baino ez da falta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina