Etiketaren artxiboa: dokumentala

Memoria galtzen dugunean

Atzo La memoria infinita dokumentala ikusi genuen Elorrion, Txilen egindakoa eta herrialde horretan erakutsi diren dokumentaletan, inoizko ikusiena. Txileko bikote ezagun baten historia kontatzen du, Augusto Gongora kazetaria eta Paulina Urrutia aktorearena, baina batez gizona Alzheimer gaixotasunak jotzen duenetik. Dokumentala tristea da, bertatik bertara erakusten baitu Alzheimerrak zelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Udalatx, ura eta atxa

Atzo Udalatx, ura eta atxa dokumentala ikusi nuen Elorrion, Arriola antzokia lepo zegoela. Banuen ilusioa hura ikusteko, alde batetik, trailerreko irudiak oso onak direlako, baina baita Iban Ayesa izan duelako zuzendari, aspaldi Arrasate Telebistan lankide izan nuen mondragoetarra. Justu sarreran agurtu nuen Iban, pozik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Saint-Exupéry, berrirakurrita

Egun hauetan bi liburu irakurri ditut, biak Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarrekin lotuak. Horrekin batera, dokumental bat ere ikusi dut idazle beraren gainean. Lehen liburua izan da biografia bat, orain dela gutxi argitaratu dena, gaztelaniaz: Antoine de Saint-Exupéry. Aviones de … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Dopina eliteko kirolean

Mark Daly kirolari eta kazetari eskoziarrak eta BBC telebistak dokumental bat egin dute dopinaren erabileraz eliteko atletismoan, eta lan horrek hautsak harrotu ditu bazterretan. Horra zergatik: Zalantzan jarri ditu Allan Wells esprinter britainiar jainkotuaren lorpenak, tartean urrezko domina 100 metroetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Plutonen ordua

Egun hauetan denon ahotan izan da Pluton, New Horizons espaziontzia bere ondotik igaro eta planeta nanoaren irudi harrigarriak bidali dizkigulako Lurrera. NASA espazio agentziak dokumental hau egin du, The Year of Pluto, eta bertan esplikatzen da noiz eta zelan antolatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Espazioa | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

The Unbelievers

Ariketa ona izan da The Unbelievers dokumentala itzultzea —euskaraz, Fedegabeak. Zaila, alde batetik, bertan hizlariek oso esaldi luzeak esaten dituztelako, zatika itzuli beharrekoak. Harrigarria, bestetik, ikusita mundu anglosaxoian zientziak zelako oihartzuna duen. Harritzeko modukoa baita ikustea Sydneyko Opera etxeko aretorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Heriotzari begira

Atzo iluntzean Aulki hutsak dokumentala ikusi nuen. Eta pozik irten nintzen, ikusita egileak zelan erabili duen heriotzaren gaia: sentiberatasun handiz eta itzulinguru barik. Gustura halaber, dokumentalean hainbat jende ezagun ikusi nuelako, zintzo azaltzen beraien esperientzia. Gura barik, gogora etorri zitzaidan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak heriotza | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1