Etiketaren artxiboa: debagoiena

Elizak Debagoienean bereganatutakoa

Joan den ostiralean Berria egunkariak erreportaje interesgarria ekarri zuen, bertan azalduta azken aldian Eliza katolikoak 1.612 ondasun bereganatu dituela Hego Euskal Herrian, tartean elizak, futbol-zelaiak, plazoletak, ermitak, etxeak, hilerriak, ortuak, basoak eta lursailak. 132 ondasun Debagoienean Debagoiena ez da salbuespena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Debagoieneko tobera

Gustura irten nintzen atzo iluntzean Debagoieneko tobera ikusita. Mondragoera egin aurretik, ez nekien nondik nora joango zen, baina emaitza ona izan zen. Eszenaratzea, egokia; elementu multimedien erabilera, aproposa; Arizmendiarrietaren agerpena, sekulakoa; aktoreen lana, ona; umorea, neurrian… Hala ere, apur bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Aupa Goiena!

Maiatzaren 20an Goiena.net-ek jakitera eman zituen CIES erakundearen udaberriko audientzia neurketak zer emaitza eman dituen Debagoienean eta Gipuzkoan. Emaitzak izugarri onak dira Goiena taldearentzat, eta Goiena.net-en bertan irakur daitezke. Zorionik beroenak Goiena taldeari, horrek erakusten du-eta gauzak ondo ari dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen

Atzoko elurrak ustekabean harrapatu gintuen, ni behintzat bai. Beste behin, elurrak ipurdi bistan utzi gintuen: Jaiki bezain laster hartu nuen ezustekoa, Elorrio zuri-zuri baitzegoen. Euskadi Irratian, berriz, hitz erdirik ere ez elurraren gainean. Ezta Radio Euskadin ere. Autoan nindoala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 erantzun

Erasmus ikasleekin txangoan

Atzo goizean txangoa egin genuen Erasmus ikasleekin. Beribilak hartu, eta erakutsi genizkien zenbait leku eder, bestela ikusiko ez lituzkeenak: Urkuluko urtegia (hantxe atera genuen argazki hau, atzean Goronaeta auzoa dagoela), Udala auzoa, Barajuen, Untzilla (bi hauek Aramaion) eta Apotzaga. Giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Iritsi da karapaixoa

Atzo Fatima etorri zen, arreba, eta Mirenentzat karapaixoa ekarri zigun, Arizmendi ikastolan egina. Gurean karapaixoa berezia baita, botila bat ardo ireki genuen, arrautzak frijitu, eta armonia ederrean jan genuen. Afari berezia, inondik ere, urtean gutxitan gertatzen den horietakoa. Karapaixoa da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Debagoiena, zigortuta

Leintz Gatzagan hasi eta Bergara bitartean, badaude hainbat proiektu, behar beharrezkoak, baina geldirik daudenak: tranbia da horietako bat. Aspalditik hasita behar zuen, baina geldirik dago. Olandixoko tunela da beste bat, Mondragoen, eta hori ere geldirik dago. Mankomunitateko presidentea, bestalde, kartzelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Noizko tranbia Debagoienean?

Aspaldi ziren hastekoak tranbia ipintzeko lanak Debagoienean, baina hor daude geldi. Atzo Radio Euskadin Julian Erasori entzun nion hitz egiten, Eusko Treneko kontseilari ordezkariari. Esan zuen tranbia oso ona dela, ekologikoa, etab., eta zelan ipiniko den EAEko hiriburuetan, baina Debagoienekoaz… … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1